Gaspar Montes Iturrioz margolaria Irunen jaio zen 1901eko otsailaren 27an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Gaspar Montes Iturrioz

Gaspar Montes Iturrioz.

Ikasketak Irunen hasi zituen, Julio Echeandia eskultorearekin eta Jose Salis Camino margolariarekin, eta, gero, Madrilera joan zen, Jose Maria Lopez Mezquita eta Fernando Alvarez de Sotomayor irakasleekin ikasten jarraitzeko. Azpimarratzekoa da Jose Salis Camino margolariak eskolak baino gehiago eman zizkiola. Izan ere, hark eta Nemesio Camio jaunak diru-laguntza eman zioten, Madrilera joan zedin, ikasketak jarraitzera.

1924an, Parisera joan zen, Artista Berrien Erakusketan lortutako sariaren diruarekin, eta Frantziar Errepublikaren hiriburuko Akademia askeetan ikasi zuen.

Mauricio Flores Kaperotxipi margolari eta idazleak idatzi zuen Montes Iturriozimargolari frantziskotarra deitzen ziotela, haren paisaiek transmititzen zuten gozotasunarengatik.

Arte Ederretako Erakusketetan parte hartu zuen 1927an eta 1930ean, eta erakusketa kolektiboak eta banakakoak egin zituen Madrilen, Donostian, Pauen, Baionan, etab. 1938an ikasle ugari izaten hasi zenez, margo-irakaskuntzan buru-belarri aritu behar izan zuen.

Hauek dira obrarik ezagunenak: Roncesvalles, El embarcadero, Paisaje de Irún, Fuente de Narciso eta Nieve en Irún. Azken hori Donostiako San Telmo Museoaren jabetzakoa da, eta bertan, Bilbon eta Mar de Platan (Argentina) aurki daitezke Montes Iturriozen obretako beste asko. Beste obra nabarmen batzuk: Camino de Behobia, Bidasoa, Otoño, Fuenterrabia, Aoiz eta hainbat paisaia elurtu.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia