1915 urteko maiatzaren 1ean Jose Manuel Etxeita hil zen Mundakan

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Jose Manuel Etxeita

Jose Manuel Etxeita.

Hamaika urterekin hasi zen Jose Manuel Etxeita itsasoko lanetan eta hogei urterekin itsasontzietako kapitaina genuen. Liverpooleko Larrinaga konpainiarekin egin zuen lan, Liverpool-Manila itsas bidea egiten zuen ontzietan. Laster, barkuen ikuskari zen Manilan. Hala 16 urte egin zituen Filipinetan. Han, kargu handiak hartu zituen eta irabazpide onak egin harik eta irletako biztanleak Ameriketako Estatu Batuen laguntzarekin Espainiaren aurka matxinatu ziren arte. Kargu ezberdinak izan zituen mundakarrak Manilan: Larrinaga konpainiako zuzendaria, Kaiaren Kontseiluko aholkulari, Filipinetako Administrazio Orokorrean Kontseilari, Tabako konpainiako kontseilari, Komertzio Kamarako Lehendakari, eta, azkenez, Manilako Alkate ere izan zen.

Nobela bi argitaratu zituen mundakarrak, hain zuzen ere euskal nobelagintza bere lehen pausuak ematen ari zelarik, XX. Mende hasiera-hasieran. Josecho eleberria 1909an argitaratu zuen eta Jayoterri maittia 1910ean. Poema liburu bat ere argitaratu zuen 1913an Au, ori ta bestia izenburupean.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia