Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Mauricio Flores Kaperotxipi.
Bere aita jostuna izan zen. Maurizioren grina marrazkia izan zen, eta horregatik goizetan jostundegian lan egiten zuen eta arratsaldeetan marrazten ikastera zihoan, Lucio Urbinaren Zarauzko Antoniar Gaztedian irakasbideak hartuz, herriko beste gainerako mutilik gehienak bezala. Duquesa de Goyeneche eta Conde Guaqui anaiek, Donostiako markogintza-denda baten Kaperoren marrazki bat ikusi zuten eta bere babesle bihurtu ziren zortzi urtetan zehar Frantzia, Italia, Belgika, Holanda eta Espainiako hiri guztietatik bidaiatu zezala ahalbidetuz. 17 urterekin Madrilera lekualdatzen da Lopez Mezquitaren tailerrean marrazketa eta margolaritza ikasbideak hartuz. 1922ko urrian, Gipuzkoar Artista Gazteen erakusketan parte hartzen du, Margolaritzaren esparruan lehen saria eskuratuz, bere “La vuelta de la pesca” izeneko ehunagatik. 1927an Gipuzkoako Foru Aldundian gure margolariak erakusketa bat zabaltzen du, guztira euskal pertsonaien 70 erretratu azalduz. Kaperotxipik Argentinan erakusketa egiteko gonbitea jasotzen du.