Balendin Enbeita bertsolari eta idazlea Muxikan jaio zen 1906ko maiatzaren 20an

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Argia

Balendin Enbeita

Balendin Enbeita.

Muxikako Ustaritz Jauregi-baserrian jaio zen Balendin Enbeita, Kepa Enbeita “Urretxindorraren” semea, 1906 urteko maiatzaren 20an. Aitari jarraiki, txikitatik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. 1929an, 23 urte besterik ez zituela, irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa. 36ko Gerraren ondorengo bi txapelak ere berak jantzi zituen.

Gerora eragin handia izan zuen bertsolari eskola bat sortu zuen: Jon, Andoni, Joseba eta Abel, bere semeak, eta Jon Lopategi izan zituen ikasle, besteak beste. Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan. “Euzkadi”, “Olerti”, “Zeruko Argia”, “Anaitasuna”, “Aranzazu”, “Karmel” eta beste aldizkari askotan eman zituen argitara bere olerkiak. Gainera, Jesukristoren bizitza kontatzen zuen antzerki-obra musikal bat idatzi zuen.

Baserriko teilatua konpontzen ari zela 1986an erorita hil zenean, “Bizitzaren Joanean” liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia