Fuente: Bidegileak
María Dolores Agirre.
Oso gazterik inguratu zen Donostiara maistra ikasketak egitera, baina sekula ez zen umeen maistra izango. Donostian, Euskal Iztundearen taldera inguratu zen, Toribio Alzagaren ondora. 1941ean hil zen Alzaga eta hortik aurrera, Maria Dolores Agirre izango zen Euskal Iztundearen buru eta arima.
1953. urtean, beste donostiar batzuen laguntzaz, Izkunde ikastola berriro zabaldu zuen (gerra zela eta itxita egon zen) eta han, 16 urtetik gorakoei euskara irakatsi zien erretiratu arte.
Irratsaioak egiten zituen euskaraz Basarri, Oñatibia, E. Zurutuza eta beste hainbatekin.
Euskal Iztundeak gerraurreko teatro-dinamika berritu eta Frankismoko urte latzetan antzerkiaren zuzia pizturik mantentzea lortu zuen, eta hau, hein handi batean, María Dolores Agirreren lan izugarriari esker.
Sorkuntza antzez lanak: Aukeraren maukera, azkenian... okerra bakarrizketa, Alzagaren Ramuntxo, Aun dek maltzurkeria...
Itzultzaile bezala egin zituen lanik gehienak eta oparoenak: García Lorcaren Yerma (Iturri-agor deitu zion); H. Gheon-en Lourdesko lorea; Tagoreren Amal, Casonaren Txalupak jaberik ez eta Irugarren hitza, Lozanoren Oriko txoria Orin, edota Michale V. Gazzo-ren Txapela bete euri, Calvo Soteloren Etzan ate joka etorri; Lopez Rubioren Beste ertza; Guerreroren Iparragirre; Buero Vallejoren Ilumpe goritan eta Pio Barojaren Altzateko jaun. Perfekzionista zen estreinaldi eguna arte bere taldeko zuzendari moduan eta lan egiteko, orduak lapurtzen omen zizkion loari. 94 urte zituela, 1997ko abuztuan zendu zen.