Juan Cortazar ingeniari eta matematikaria, Bilbon jaio zen 1809ko ekainaren 8an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Juan Cortazar matematiketan ospetsua zen arren, bere hastapeneko prestaketa letretan oinarritu zen

Juan Cortazar matematiketan ospetsua zen arren, bere hastapeneko prestaketa letretan oinarritu zen.

Euskal Herriaren historia osatuz joan diren matematikari ospetsu ugarien artean, Juan Cortazar bilbotarrak toki berezia du. Gumersindo Vicuñak (1840-1890), matematikari eta fisiko handiak, Vicuñaz hauxe zioan: “Carácter de oro con corteza de barro, espíritu original, autor metódico y de singular claridad”.

Cortazarrek, irakaskuntzarako doia izateaz gain, idazle zaletasuna zuen. Egikari honek zientzia-hedatzaile gisa eta, batez ere, XIX. mendean matematika modernoaren apologistarik handienetariko bat bezala ospetsu bihurtuko zuten testu-liburu ugari argitaratzea ahalbidetu zion. Matematikari emankorretariko bat zenaz ez da zalantzarik.

Matematiketan ospetsua zen arren, bere hastapeneko prestaketa letretan oinarritu zen, Frantziskotarren Ikastetxean (1819tik 1822ra) latina, eta geroztik bere jatorriko Bilboko Santiago Ikastetxean humanitate eta hizkuntzak, ikasiz. Bertan, gainera, gaztetatik matematika irakatsiz dihardu (1827tik 1834ra) hori bere irakaskuntzarako gaikuntzaren lekuko izanik.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia