Corisande de Andoins, Gixuneko Kondesa eta Gramonteko Dama

EUSKOMEDIA

Lagundu

Emakumeak Euskal Herriko historian

Gixuneko Kondesa eta Gramonteko Dama. Bere benetako izena Diane d’Andoins zen eta zazpi urtez Nafarroako Enrique IV Erregearen amorantea izan zen. Diane d’Andoins Hagetmaun jaio zen 1555ean eta Béarne eta Gascuñako familia aberatsenetako kidea zen.

Diane d’Andoins

Diane d’Andoins Hagetmaun jaio zen 1555ean eta Béarne eta Gascuñako familia aberatsenetako kidea zen.
Argazkia: Wikipedia

12 urte zituela Philibert de Gramont Gixuneko Kondearekin ezkondu zen, 1567ko abuztuaren 16an. Bidaxunen bizi zen Diane, baina bere senarra Baionako alkate izendatu zuten eta Frantziako Erregearen esanetara kapitain moduan alde egin zuen Erlijio Gerrara. Orduan, Dianek Baionan eskatu zuen asiloa eta 1577an bertara bizitzera mugitu zen.

Gixuneko Kondea parte hartu zuen kanpaina militar horietako batean hil zen 1580an. Diotenez, Nafarroako Enrique eta Dianeren arteko harremanak, Corisande ezizena Erregeak jarri zion, 1583 urte aldera hasi ziren Erregearen eskutitz intimoak eta Hagetmau gazteluko egonaldi luzeek erakusten dutenez. Arrazoi honengatik, Gixuneko Kondesak printzeari laguntza eman zion, gizonetan eta dirutan, Ligaren aurkako kanpaina mantendu ahal izateko.

1589an Enrique IV Frantziako tronora igo zenean, Corisanderekin posta-trukea jarraitu zuen, baina maiztasun gutxiagorekin, 1590ra arte. Kondesak errege nafarrari utzitako armen eta diruaren ondorioz sortutako zorra kitatu zuen Erregeak eta orduan Kondesak baztertuta ikusi zuen bere burua. Bidaxuneko gaztelura erretiratu zen eta 1620. urtean hil zen 65 urte zituela.

[+] Informazio gehiago:

Euskomedia
Wikipedia

Lagundu

Irakurleen iritziak:

comments powered by Disqus
laguntza

Egilea

Lotutako artikuluak

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia