Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egilea: Peru Magdalena Arriaga
Argitaletxea: Elkar, 2013
Orrialde kopurua: 272
ISBN: 978-84-9027-089-9
Ezaugarriak: “Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik.
Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun.
Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu.
Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak —kantak, poemak, jendearen lekukotasunak—, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun...
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria