Egilea: Antonio Damasio
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 428
ISBN: 978-84-9860-744-4
Ezaugarriak: Egungo zientziaren ikergai zirraragarrienetariko bat da Damasiok
darabilena: ea nola eratortzen den materia soiletik espiritua esaten
zaion hori. Horra gogamena gogoeta sakonean bere izate eta jatorriaz,
behaketa zorrotzarekin uztarturik introspekzio ernea. Emozioaren eta
arrazoiaren arteko erlazioa da saiakera ospetsu honen gai nagusia.
Zehazkiago:
«Garuneko zerk ahalbidetzen die gizakiei arrazionalki jokatzea?
Nola funtzionatzen du zer horrek? Ez dut nahi izaten, ahal dela, galdera
horiei erantzuteko ahaleginari «arrazionaltasunaren neurobiologia»
izena eman, ofizialtasun- eta arrandia-kutsua baitu etiketa horrek. Baina
horixe da, mami-mamian: eskala handiko garun-sistemen mailako
giza arrazionaltasunaren neurobiologia baten hastapenak. [...] Ez dut
emango eskuliburuetakoen moduko azalpenik; eta ez ditut justifikatuko
aurkezten ditudan iritzi guztiak. Ez ahaztu: solasaldi bat da hau. [...] Testu hau arian ariko ikertze bat da, eta ez dagoeneko finko onetsiriko
egitate sail bat. Hipotesiak eta proba enpirikoak aztertzen ari
naiz, ez ziurtasunezko baieztapenak egiten».
Istorio bitxiak zein historial klinikoak, laborategiko esperimentuak
zein abentura existentzialak: askotariko solasez oratua du Damasiok
bere esploradore-kronika mamitsu hau, datu xeheetatik hipotesi
orokortzaileak saiatuz, zientzialariaren tresnekin heldurik gizakiok gizaki
egiten gaituen horren azterketari.
Antonio Damasio (Lisboa, 1944): Neurozientzia, neurologia eta
psikologiako irakaslea da, eta Garunaren eta Sormenaren Institutuaren
zuzendaria. Emozioen eta sentipenen izaeraz eta jardunaz arduratzen
da batik bat, eta ospe handia du mundu zabalean, hala bere ikerketetan
nola bere dibulgazio-lan oparoan. Publiko zabalarentzat idatzitako liburuen
artean, Deskartesen hutsegitea izenburuko hau du ospetsuena.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria