Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Juana Fernández Morales, Juana de Ibarbourou.
Uruguayko idazlea, Melon 1895an jaioa eta Montevideon 1979ko uztailaren 14an hil zen. Urugauyko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an, eta bertako literatura saria eman zioten 1959an. Amodioa du gairik behiena bere lanetan. Obra nagusiak: Las lenguas del diamante, 1919, berehala ospea eman zion liburua; Cantaro fresco, 1920, hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje, 1922; La rosa de los vientos, 1930; mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo, 1944, bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha, 1944, umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas izenburupean.