1996ko uztailaren 19an Elisabete Maiztegi andereño eta euskal sustatzailea zendu zen

Fuente: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Elisabete Maiztegi maistra izateko ikasi zuen

Elisabete Maiztegi maistra izateko ikasi zuen.

Elisabete Maiztegi Arrizabalaga. Soraluzen jaioa 1911an. Donostian bizi izan zen. Maistra izateko ikasi zuen gaztetan eta orduan Elbira Zipitria ezagutu zuen, alfabetatzen eta euskara sakontzen hasi zelarik. Areson (Nafarroa) izan zuen bere lehen lana. Leitzako maistra, Juanita Zia, oso laguna zuen. Nesken irakaslea zen eta Juan Erentxun mutilena. Aezkoan (Nafarroa) egon zen eta ondoren, salaketa batzuk zirela medio, irakasle izatea debekatu zioten.

Florentino Garaialderekin ezkondu zen eta 1942 arte Ataunen bizi izan ziren. Donostian, seme-alaba gazteenentzat euskarazko eskolaren bila hasita, Zipitria andereñoarekin elkartu zen.

Loiola Irratia Donostian sortu zuenetakoa izan zen. Franco hil ondoren, borroka egin zuen irakasle lana berreskuratzeko. Jaenera bidali zuten 1978an, plaza jabetzan hartu eta Donostiako Zuhaizti Eskolara joan zen. 70 urterekin erretiratu zen. 84 urte zituela hil zen, Donostian, 1996ko uztailaren 19an.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia