Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egileak: Eva Esteire, Ana Madrid, Antonio Madrid
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 292
ISBN: 978-84-9860-713-0
Ezaugarriak: Gero eta argiago dago energia berriztagarriak energia-irtenbiderik onena direla. Alde on ugari dituzte:
– Garbiak dira (oso gutxi kutsatzen dute, edo ia batere ez).
– Berriztagarriak dira. Eguzkia, haizea, olatuak, ibaiak, lurra...
energia-iturri agortezinak dira.
– Klima-aldaketa mantsotu dezakete.
– Haien erabilerak garapen harmoniko eta orekatu bat, ingurumena errespetatzen duena, lortzen lagundu dezake.
Liburu honetan, energia garbi eta berriztagarri guztiak aztertuko
ditugu, besteak beste: eguzki-energia (termikoa eta elektrikoa), biomasa, energia eolikoa, olatuen eta itsasaldien energia, fusio nuklearra,
energia hidraulikoa, lurraren energia (geotermikoa), hidrogenoa, eta
abar. Liburuaren lehen kapituluan, klima-aldaketa aztertuko dugu
(euri azidoa, berotegi-efektua, ozono-geruza eta abar). Eta, azken kapituluan, energia motak eta haien neurri-unitateak aztertuko ditugu.
Energia berriztagarrien alorreko ikerketa eta garapena etengabe
ari da aurrera egiten, eta laster, energia horiek errentagarri izatera iritsiko dira, diru-laguntzarik behar izan gabe. Horregatik, liburu honetan, sektorean izan diren azken aurrerapenak aipatuko ditugu, baita
gaur egun ikertzen ari diren gaiak ere.
Eskuliburu hau oso interesgarria da ingeniaritza-enpresetarako,
energia-enpresetarako, eraikuntza-enpresetarako, elektrizitate-enpresetarako eta elikagaigintzako enpresetarako, energia-agentzietarako,
estatuko enpresetarako, orobat instalatzaileentzat, proiektugileentzat,
ekipo-fabrikatzaileentza... Halaber, trebakuntza-ikastaroetarako ere
oso aproposa da.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria