Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Deustuko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 92
ISBN: 978-84-15759-09-6
Ezaugarriak: Tratu txar oro pertsonaren duintasunerako aintzatespen eta errespetu falta da, eta pertsona horren integritateari kaltea eragiten dio. Urritasuna duten pertsonen zaurgarritasun berezia kontuan izanik, eta orientabide nagusi gisa etikaren ikuspegia hartuz, pertsona horien gaitasunen garapena eta hiritar gisa aintzatestea bultzatuko duten kontzeptu komunen eta tresnen eraikuntzan aurrera egitea bilatzen dugu. Egoera asko tratu txar gisa argi eta garbi kontzeptualizatzen ez direnez, eta tratu txar hori modu anitzetan eta testuinguru desberdinetan adierazten denez, batzuetan zaila da hautematea eta prebenitzea. FEVAS-ek, Etorbizirekin-Berrikuntza Sozio-sanitariorako Euskal Fundazioarekin elkarlanean, bultzatutako elkarlan honek, tratu txarraren inguruko kontzeptualizazio orokorra, kasuen azterketa eta praxia hobetzera bideratutako aholkuak eskaintzen ditu.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria