Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egilea: Patxi Salaberria Muñoz (arg.)
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 122
ISBN: 978-84-9860-706-2
Ezaugarriak: Hausnargaiaren ezaugarriek hala eskatuta, aspaldidanik nabarmenarazia zuen gure Literatur Mintegi honek idazleekin harreman zuzenean hasteko premia, baina arrazoizkoegiak ez ziruditen arrazoiak zirela eta, urtez urte atzeratzen joan da ekimena. Oraingoan, halere,
aldeko izar eta astroen konjuntzioa gertatu bide da ortzian eta aukera
baliatu ahal izan dugu behialako asmo premiatsuari ekiteko eta, galdetegi moduko baten itxurapean izan bada ere, harremana behingoz gauzatzeko. Nahiz eta —ezin horrelakoetan «nahiz eta»-rik falta— aldez
aurretik genekien negu aurreko garaiak ez direla gurean egokienak
idazleak astitsu aurkitzeko. Egia esan, ez da originala hemen planteatu
dugun harreman-galdetegia, inori ez baitzaio ezkutatzen idazleen jardueraz eta eginkizunaz kezkatzen den ororen ohiko kezka bizia direla
haiei luzatutako hiru galderok.
Gainera, lehendabiziko kuestio gisa aurkezten dugunari dagokionez, ezaguna da 1919an zuzendu zitzaiela aurreneko aldiz zergatik
idazten duzu? galdera idazleei, nahiz eta ez, hain zuzen, orduan eskasago ere baziren euskaldunei. Jakina denez, Ungaretti eta Knut Hamsun kenduta, Frantziako frantsesdunak baino ez ziren izan galdera jaso
zuten idazleak, eta, nonbait P. Valéry-ren xaxatze-lanari erantzunez,
André Breton, Louis Aragon eta Philippe Soupault izan ziren benetako
galdetzaileak, hirurak Littérature aldizkariaren zuzendari une hartan
eta surrealismoaren guraso handik gutxira. Kronikek diotenez, ehun
bat idazleri igorri zieten delako galdera hori eta, orotara, hirurogeita
hamabostek erantzun zuten.
Hain urruti joan gabe, guk betidanik izan dugu ikusmiran Libération-ek 1985ean argitaratu zuen monografiko bitxi berdingabe hura,
«Pourquoi écrivez-vous? 400 écrivains répondent» izenburua zeramana eta munduko idazle ospetsuenei iritsarazi zitzaien galderari emandako erantzunen berri ematen zuena.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria