Donostia-San Sebastián
Arkitekturak-Arquitecturas-Architectures

Egileak: Ana Azpiri Albístegui, José Manuel Bielsa Puértolas
Argitaletxea: Nerea, 2013
Orrialde kopurua: 268
ISBN: 978-84-15042-56-3

Ezaugarriak: Lan honetan, Donostiako arkitekturarik hoberena eta bereziena dugu ikusgai, hiriaren historiaren eta nortasunaren lekuko gisa. Ana Azpiri irakasleak ematen dio sarrera historikoa lanari, Gipuzkoako hiriburuaren arkitektura-egituraren mugarrien aipamenarekin. Ondoren, José Manuel Bielsaren argazkiak datoz, hiriko eraikin, ibilbide eta bazterren bilduma poetiko eta pertsonala ekarriz. Haietan, eguneroko bizitza, denbora eta kultura biltzen dira, eta egungo Donostiaren eta munduan ospea eskuratu duen Donostia horren isla ikusgarriak dira.Hari kronologiko fina Parte Zaharretik abiatzen da, hiriaren jatorri den aldetik, eta ondoren XIX. mendeko zabalkundean barrena doa, azkenik XX. mendeko eta XXI. mende hasierako arkitektura berritzailera iristeko. Azken horiek, hain zuzen, Donostia berriz ere eraikuntza esperimentazioaren eta abangoardiaren ildoan kokatzen dute.Argazki ibilbide interesgarri bat, dakarkiguna mendeen joanak eraldatu duten hiri-paisaia bat, naturarekin hizketan ari dena, donostiar belaunaldien ekarria gordetzen duena. Irudi paregabeak, une bat, arkitektura-egoera geldiaraziak, bilatu eta aurkitu daitezkeen etenaldiak.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia