Federiko Krutwig Sagredo Bilbon hil zen 1998ko azaroaren 15ean

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Federiko Krutwig Sagredo

Federiko Krutwig Sagredo.

Euskal abertzalea, politikoa eta idazlea. Getxon (Bizkaia) jaio zen, 1921eko maiatzaren 15ean eta Bilbon hil zen 1998ko azaroaren 15ean.

Aita alemaniarra zuen eta ama Veneziako etorkin bizkaitarra. Nerabezaroan ikasi zuen euskaraz, bere kabuz.

1941ean Resurrección María Azkue ezagutu zuen eta elkarlanean aritu ziren heriotzak banatu zituen arte. 1943an gainbeheran zegoen Euskaltzaindian sartu eta Azkuerekin batera suspertu egin zuten. Garai hartan pintoreen Mikeldi taldea eta Ikerketaren Julio de Urquijo Institutua eratu zituen. Euskararen batasun literarioaren sustatzaile nagusietako bat izan zen Krutwig.

Franco hil zenean literaturako irakasle flandestar batekin ezkonduta zegoen eta Zarautzera (Gipuzkoa) jo zuen. Bertan, gogoeta eta literatura ekoizpena izan ziren bere ogibide bakarrak. Hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen: Egan, Gernika, Euskera, E. Gogoa, Branka edo RIEV eta baita Deia egunkarian ere. Hizkuntza ugari zekizkien eta Goethe (Gernika, 1951) edo Maoren lanak itzuli zituen. Horrez gain, gutxiengo nazionalei buruzko mezuak zabaldu zituen hainbat kongresutan. Vasconiak izandako arrakastaren ostean, liburu ugari argitaratu zituen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia