Klaudio Sagarzazu olerkigilea, Satarka, 1971ko azaroaren 23an zendu zen Hondarribian

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Klaudio Sagarzazu

Klaudio Sagarzazu.

Klaudio Sagarzazu, ezizenez “Satarka”, Hondarribian jaio zen 1895eko urriaren 30ean, eta hiri berean hil zen 1971ko azaroaren 23an. Honela laburbiltzen du Santi Onaindiak (1977) Sagarzazuren bizitza: “Ondarrabia’n jaioa dugu Sagartzazu 1895-10-30’an, bizi guztian bizi izan zan Tiendas kalean, 13’garren zenbakian. Ortxe jaio, bizi ta il ziran bi anaiok, Klaudio ta Dionisio, biok gaiñera ezkongai edo mutilzar porrokatu: etziran ezkondu, euskerarekin ezik”. Horrez gain, Sagarzazuren itxura eta izaeraren berri ere ematen du Onaindiak (1977): “Gorputz aundi, arpegi zabal, begi urdin eta irudi barretsua” dio. Eta aurrerago: “Sagartzazu arima goxo baten jabe genuen sortzetik, eta gero irakurriz -Heine, Tagore; Juan Ramón Jiménez- goxoago biurtu zitzaion barrena”.

Sagarzazuk etxegintza zuen bizibide, kontratista lanetan jardun zuen. Poeta gisa, aldizkari ezberdinetan kaleratu zituen bere lanak, hala nola, Euskal Erria, Euskal Erriaren Alde, Euskal Esnalea, El Bidasoa, Gure Herria, Hermes, Euzko Deya, Ondarribi, Egan eta Olerti. Bi poema liburu argitaratu zituen, Txinpartak (1922) eta Intza-begietan (1957). 1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia