Martín de Azpilcueta kanonista Barasoainen jaio zen 1492ko abenduaren 13an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Mart?n de Azpilcueta

Martín de Azpilcueta.

“Doctor navarro” izenez ere ezaguna zen. Bederatzi urterekin tontsura hartu zuen eta hamaika zituela filosofia eta teologia ikasketak egiten hasi zen. 1510ean, Gaztelak Nafarroari eraso egitean, familiarekin Toulousera iragan zen. Bertan zuzenbide kanokiko eta zibila ikasi zituen. Doktoradutza iritsirik, Toulouse eta Cahorsen irakasle egon zen. 1523an itzuli zen eta hurrengo urtean erlijioko botoak egin zituen Orreagako kalonje agustindarren monasterioan. Salamancara iraganik, 14 urtez irakatsi zuen bertan, eta bere ezagupenei esker ospe handia lortu zuen. Gero Coimbran irakatsi zuen 16 urtez. Han jubilatu zen eta Espainiara itzuli ondoren bere lan gehienak idazteari ekin zion. Hona hemen bere lan nagusiak: Tratado de las rentas de los beneficios eclesiásticos (1556) eta Manual de confesores y penitentes (1556). Felipe II.ak Fr. Bartolomé de Carranza Inkisizioaren aurrean defendatzea agindu zion. Gorabehera askoren ondoren auzia Erromara eramatea agindu zuen Pio V.ak eta hara joan ziren defendatua eta defendatzailea. Erroman Pio V.a, Gregorio XIII. a eta Sixto V.a Aita Santuen aholkularia izan zen. Bertan hil zen 94 urterekin.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia