Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Lope Larrea Ercillaren obra. Aguraingo Santa Maria elizako erretaula.
XVI. mendeko arabar eskultorea. Agurainen jaio zen, 1546 baino lehenago. Agurainen hil zen, 1623ko abenduaren 13an, Petronila Duranekin ezkonduta zegoela.
Pierres Picart aitaginarrebaren tailerrean lan egin zuen. 1578an, kontratua sinatu zuen, Gasteizko San Miguel parrokian erretaula nagusia egiteko, eta 1584an, Aguraingo Santa Mariako Batzarrak eliza horretako erretaula hari enkargatzea adostu zuen. Gasteizen eta Valtierran lan egin zuen. 1603an, Getariako elizarako erretaula egin zuen. Juan de Anchietaren eta Pierre Picarten eragina jaso zuen, eta azken horren ikasle izan zen. 1973an, Gasteizko hiriak erdiguneko kale bat dedikatu zion.