Berriro eta behin
Euskara dela eta (Txillardegi gogoan)

Egilea: Joxe Austin Arrieta Ugartetxea
Argitaletxea: Txalaparta, 2013
Orrialde kopurua: 124
ISBN: 978-84-1531-369-4

Ezaugarriak: Bizitza ia osoa eman du Joxe Austin Arrietak euskararen eta euskal kulturaren bueltan, gaiotan aditua ez dela dioenarren. Izatekotan, aritua, aharitua edo akitua omen, Berriro eta behin honetako pasarte batean azaltzen digunez. Hala ere, HUHEZI fakultateko lagunek euskal kulturgintza modernoaren transmisioari buruzko hitzaldia ematea eskatu zioten, eta Euskaltzaindiak Txillardegiren hil berri txostena idaztea.

Liburu honetan bildu ditugu saiakera biak. Orriotan daude jasota gure hizkuntzaren eta gure herriaren burua altxa-ezinei buruzko kronika pertsonal bat, Txillardegiren obrari buruzko zenbait hausnarketa eta, Joxe Azurmendik hitzaurrean dioen bezala, gerra osteko belaunaldiaren lorpen handiaren argazki bat: mundu-ikuskera galdu edo apurtu baten berreskuratzea, berri baten eraikitzea; euskararen unibertsoarena, “konbentziturik munduak guri eta guk munduari egin ahal diogun oparirik ederrena horixe dela”.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia