Kirol-entrenamenduaren oinarriak eta kontzeptuak

Egileak: Juan M. García Manso, Manuel Navarro, José A. Ruiz Caballero
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 542
ISBN: 978-84-9860-712-3

Ezaugarriak: Kirol-errendimendu maximoa lortzea da kirolari guztien xedea, zeinahi mailatan dihardutela ere. Helburu hori lortzeko, lan-prozesu zorrotz bat bete behar dute; prozesu horri, hain zuzen ere, prestakuntza edo entrenamendu deitu ohi diogu.

Eredu militarra gurera ekarriz, «kirol-estrategia» egoki bat presta tu beharra dago, kirol-errendimendu maximoa lortzeko —estrategiatzat hartuz unean-unean erabaki egokiena hartuko dela bermatzen duten arauen multzoa—. Kasu jakin guztietan, zabalak eta konplexuak izaten dira kirol-estrategia horretan bat egiten duten alderdi guztiak.

Kirolaren munduan erabiltzen den hizkera arruntean ohikoa da «prestakuntza» eta «entrenamendu» hitzak ez bereiztea. Gure ikuspe gitik, ordea, bi hitzak berdin’tsuak badira ere, badute eduki-mailako alderik, nahiz eta entrenamenduaren teorialari batzuek sinonimotzat jotzen dituzten. Matveiev-ek (1985), esate baterako, honela definitu zuen kirolariaren prestakuntza: «Alderdi anitzeko prozesu bat da, non faktore guztiak (baliabideak, metodoak, formak eta baldintzak) modu arrazionalean erabiltzen baitira, kirolariaren eboluzioan artezki eragi teko eta goi-mailako kirol-markak lortzearren beharrezkoa den gaita sun-maila ziurtatzeko».

Kirola enpresaren ikuspegitik aztertuz gero, oinarrizko zortzi printzipio ezarri behar dizkiogu entrenamenduari: ekimena, langileen arteko elkartasuna, lan-banaketa, aginpidea eta erantzukizuna, dizipli na, aginte-batasuna, zuzendaritza-batasuna (programa bakarra) eta zentralizazioa. Kirol-entrenamendu modernoa zer den ulertzeko oina rrizko printzipioetako bat da zentralizazioa; hala, kirolariaren presta kuntzaren unibertso txiki eta, aldi berean, konplexu horren muina da.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia