Egilea: Pako Sudupe Elortza
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013
Orrialde kopurua: 258
ISBN: 978-84-9860-879-3
Ezaugarriak: Eusebio Osaren pentsamendua jarraitu liteke liburu honetan. Borroka
sozial-kulturaletan murgildu zen buru-belarri: ikastolan, alfabetatze-eskoletan, grebetan, NATOn sartzearen aurkako koordinadoran... Eta
pentsamendua eta praxia, biak elikatu zituen.
Marxista izan zen. Demokrazia eta sozialismoa gauza bera ziren
Osarentzat —Kuba eredu on, eta Frantzia txar—, eta indarrean
frankismo faxistatik demokrazia burges kapitalista autoritarioranzko
trantsizioa zegoen.
Pedagogiaren arloan, Freire brasildarraren zapalduen aldeko
pedagogiaren zabaltzaile izan zen; talka egin zuen gaztelaniaren ordez
euskara bai baina hortik aurrera aldaketarik nahi ez zutenekin, eta
Olabide ikastolatik bota egin zuten. Marxistaz gain, ateoa omen zen.
Sekularizazioaren arloan, figura nabarmena da. Planteamendu
tradizionaletatik abiaturik, Vatikanoko II. Kontzilioaren uberan,
zenbait teologo protestanteren ildotik (Bonhoeffer...), Eliza kapitalismo
zapaltzailearen euskarri nagusi zen konbentzimendura heldu zen,
eta, ikuskera-aldaketa horren haritik, marxismora lerratu zen. Fedea
iraultzaile izan zitekeen, Eliza atzerakoi.
Beti euskaltzale eta euskal idazle. Hasiera batean nahiko tradizional,
euskaldun fededun, aurrerago euskara “mantxatuaren” alde, euskara
bai, baina ez zapaltzaileen alde erabiltzeko. Euskararen garrantziaz
gogoetan, “gure aberria da” adierazi zuen.
Pentsamendu tradizionala hausten eta berria sortzen aitzindari izan
ziren Krutwig, Txillardegi eta Arestiren ildoan, Txillardegirekin talkan
zenbaitetan, baina haiekin eta Joxe Azurmendi adiskidearekin eta, gure
pentsamendua eraberritzen belaunaldi baten lekuko abantailatuenetako
bat.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria