Egilea: Bingen Amadoz
Argitaletxea: SODePAZ, 2013
Orrialde kopurua: 136
ISBN: 978-84-616-6822-9
Ezaugarriak: Liburuak elkarren arteko lotura duten 22 artikulu biltzen ditu, egileak lehen eskutik kontatuta. Haren edukia SODePAZ eta Palestinako Alternative Tourism Group Garapenerako Gobernuz Kanpoko Elkarteek elkarrekin antolatutako bidaia solidario batetik dator: 14 laguneko talde batek Palestinako Lurralde Okupatuetara egindako bidaia, alegia.
Orrialdeetan zehar, gaizki deituriko “gatazka arabiar-israeldarra” osatzen duten oinarrizko bi osagaiak hauteman daitezke. Alde batetik, Israel izenaz ezagutzen den entitate sionistak Gazan, Ekialdeko Jerusalemen eta Zisjordanian itxita eta nekez bizi diren jatorrizko 5 milioi biztanle palestinarrei ezarri dien 45 urtetik gorako okupazio militar anker eta krudelaren eguneroko ondorioak. Bestetik, Palestinako herriaren abegikortasuna, erresistentzia eta duintasunaren errealitatea. Izan ere, haien bekatu bakarra Mendebaldeko potentzia handientzat ziur aski interes geoestrategiko handiena duen munduko tokian jaio eta bizitzea da, milaka urtetan zehar.
Liburu honek honako bidaia ahalbidetzen dio irakurleari: Zisjordaniako hegoaldetik, Israelek Hebronen jarritako apartheid politikan sakonduz, Jenin eta Nablus bezalako iparraldeko errefuxiatu-guneen zorigaiztoko egunerokotasunera. Hori guztia sinestezina dirudien Jerusalem, itxuraz lasaia den Betleem eta zalapartatsua bezain modernoa den Ramallah hirietatik pasatuz.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria