Aritza BERGARA
Goiko izenburuan irakurri duzunez, euskal mitologiaz arituko gara artikulu honetan. Eta hasteko, Euskal Mitologia izenarekin zer ulertzen dudan planteatuko dut.
Gaiarekin hasteko, betiko galdera planteatu behar da: zer da mitologia? Pertsona guztiok erabili dugu hitz hauek, baina gaia ondo zehazteko ahalegina egin beharko da.
Nire garaian, arlo honetan interesatzen hasi nintzenean, hiztegietara jo nuen erantzunaren bila. Eta hauxe izan zen topatu nuen erantzuna: “herri edo kultura konkretu batek duen mitoen multzoa”. Hori bai erantzun zuzena, ezta? Baina orduan, beste galdera bat sortzen zaigu: zer da mito? Ba, adituek esaten dutenez, kondaira sinbolikoa, munduaren hasierako edo denbora historikotik kanpoko gertakari harrigarriren baten berri ematen duena. Mundua nola sortu zen eta nola azaltzen den, pertsonaien bitartez edo sinesmen ezberdinekin.
Eta Euskal Mitologiari buruz hitz egiten badugu herria edota kultura zehazten dugu. Beraz, euskaldunok nola ulertzen eta interpretatzen zuten mundua, zeintzuk ziren lur honetan bizitzen zirenentzako pertsonaiak eta zer nolako fenomenoak azaltzen zituzten pertsonai bakoitzarekin.
Jentilak.
Ilustrazioa: Daniel Castello, “Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” lanatik aterata.
Gaur egungo gazte batzuen iritziz, mundu globalizatu honetan mitoek ez dute ezertarako balio, historiaurreko sinesmenak baino ez dira. Dena den, gauza guztiak bezala, erantzuna ez da hain erreza. Gure arbasoen sinesmenak, ohiturak, esanak... gaur egun daukagun mundua ulertzen laguntzen gaituzte. Eta, ze demontre! Nori ez zaio gustatzen edonoiz, mendiko aterpe batean gaudenean, suaren inguruan eserita, antzinako gertakari baten historiatxo bat entzutea? Gainera, orain dela mende batzuk gertatutako momentu berezienak mitoen bitartez ailegatu zaizkigute gure garaira, adibide moduan:
Historia eta mitologia elkarri eskua emanda erakarri eta bizirik mantendu dituzte gertakizun garrantzitsu hauek: nekazaritzaren etorrera, Vikingoen bisitak, mendean zehar Bizkaiko linaje boteretsuaren sorkuntza, kristautasunaren zabalkuntza eta sinesmen zaharren kontrako borroka...
Beraz, mitologia ezagutzea eta interpretatzea gure herriaren lehenaldia ulertzeko ezinbesteko tresna izan daiteke.
Itsaslamia.
Ilustrazioa: Daniel Castello, “Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” lanatik aterata.
Herri zaharren arteko elkar trukaketak betidanik existitu dira, arlo ezberdinetan, baina sinesmenen edo mitoen atalean ere. Hori dela eta, mitologia ezberdinetan antzeko ezaugarriak topa ditzazkegu. Baina azaletik barnerantz joaten garenean ezberdintasun ugari ere agertzen dira. Gure kasuan, bost baino ez ditut aipatuko, niretzako azpimarragarrienak direlako:
Odei.
Ilustrazioa: Daniel Castello, “Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” lanatik aterata.
Gaur egun daukagun informazioa pasaden mendeko ikerlariei ezker ailegatu zaigu. Azkue, Barandiaran, Baroja... geroxeago Satrustegi, Juan Manuel Etxebarria, Jose Dueso... Beraiek bildutako informazio asko eta asko dugu. Kontutan hartu behar dugu, hori bai, XX. mendearen erdian transmisio kate naturala apurtu zela, errealitate hori aldatuz joan zela, gero eta arinago. Indar argia hasieran, gero irratia, telebista, ordenadoreak... Hori guztiak gure mitologia galtzeko bidean jarri zuen. XXI. mendean mitoak ez dira pasatzen belaunaldi berriei suaren inguruan; ordenagailuekin, liburuekin eta gisa honetako artikuluekin egin behar dugu lan, gure mitologia, kultur altxor txiki hau, bizirik mantentzeko.
Irakurleen iritziak:
comments powered by DisqusEuskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria