Bizenta Mogel, euskal idazlea, Azkoitian jaio zen 1782ko uztailaren 6an

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Bizenta Mogel

Bizenta Mogel.

Bizenta Mogelek (1782-1845) leku berezia betetzen du euskal literaturan, eta bi arrazoirengatik aitzindaritzat har baitaiteke emakume hau: lehenengo arrazoia literaturari dagokio, bera izan zen alegiak euskarara ekarri zituen lehenengo idazlea, gero, XIX. Mendean, hain ibilbide luzea izango zuen literatur generoari hasiera emanez euskaraz; eta, bigarrena, literaturaren gizarte-inguruaren berri ematen digu, izan ere Bizenta Antonia Mogel “euskal literatura idatziaren alorra gorritu zuen lehen emakumea” izan baitzen, Kaltzakortaren hitzetan.

Alegiak euskal munduan sartzeko erabili zuen liburuak Ipui onak izenburua zuen, eta 1804an eman zen argitara. Liburu arrakastatsua izan da euskal literaturaren munduan, izan dituen argitarapen desberdinek erakusten duten moduan. Besteak beste, eta azken boladako batzuk bakarrik aipatzeagatik, liburua berriro agertu zen 1991n, Euskal Editoreen Elkartearen eskutik, eta Klasikoen Gordailuan ere haren bertsio bat topa daiteke.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia