Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia
Joanes Antxieta.
XV. mendeko musikari ospetsua, Azpeitian jaioa 1462 inguruan. Inazio Deunaren osaba zen. Oso lan polifoniko garrantzitsuak konposatu zituen, hori dela eta XV. mendeko polifoniaren sustatzailetzat hartzen dute. Kapilau Nagusia eta Errege Katolikoen Musika Kaperako Maisua izan zen, baita On Juan infantearen irakaslea ere. Uste denez, Iruñeako Katedraleko kaperan ere aritu omen zen baina ez da hori baieztatzen duen agiririk topatu. Francisco Asenio Barbierik Cancionero de Palacio de los s. XV y XVI bilduman Anchietaren lau konposizio jaso zituen. Beste batzuk Tarazonako Katedralean daude gordeta. Anglesek Anchietak idatzitako bi meza gauzatu zituen eta Elustiza eta Castrillok bere konposizioetako hiru. Berak idatzitako mezetako bat juduen egoztea ospatzeko herrian erabiltzen ziren kantuetan oinarritzen da. Anchieta Azpeitian hil zen 1523ko uztailaren 23an. Bertan mudejar estiloko jauregia eraiki zuen.