Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egilea: Karmele Artetxe
Argitaletxea: Utriusque Vasconiae, 2013
Orrialde kopurua: 108
ISBN: 978-84-941044-1-1
Ezaugarriak: Esku artean duzun liburuak 1936 aurreko euskarazko zientzia eta
goi mailako kultura du aztergai. Izan ere, 1936ko gerra aurretik
euskaraz zientziaren gainean zenbait artikulu, hitzaldi eta liburu
ekoitzi ziren. Halako lanak ez ziren asko izan, baina sarri euskarazko
prosa zientifikoaren aitzindari gisa laudatzen ditugu, ulertu gabe zein
testuingurutan eta zein helbururekin sortu ziren. Entsegu honetan
marko interpretatibo berri bat proposatzen dugu gerraurreko
euskarazko ekoizpen jasoa ulertzeko. Produkzio horren ezaugarri eta
muga ideologikoen gaineko hausnarketa bat. Izan ere, gerraurreko
euskarazko kultura jasoa, askotarikoa izan zen, eragile, asmo eta
baliabide desberdinekin egina.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria