Lotura hau jarraituz liburu bat erosten duzun bakoitzean, Euskonews argitaratzeko sostengua ematen duzu. Erosketa amazon.es webgunean egiten da.
Egileak: Gaizka Durana Apaolaza, Gotzon Aldabaldetreku Etxebarria
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2014
Orrialde kopurua: 192
ISBN: 978-84-9860-950-9
Ezaugarriak:
Informazioaren teknologietan erabilitako haririk gabeko eta
zuntz optiko bidezko komunikazioak ahalbidetzen dituzten uhin
elektromagnetikoen oinarriak jorratzen ditu testuliburu honek.
Egileek urte luzeetan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) telekomunikazio-ingeniaritzako ikasle ugariri emandako
irakaspenaren pizgarriak eragin du testuliburu honen sorrera. Liburuaren argitalpena urteetan erabili eta landutako eskola-apunteen
bilketa eta orrazketaren emaitza da.
Testuliburuan aurkezten den materiala nagusiki telekomunikazio–
ingeniaritzako ikasleei zuzendurik badago ere, ingeniariek eta
zientzialariek ere erabil dezakete kontsulta-tresna azkartzat.
Uhin elektromagnetikoen oinarriak eta propietate garrantzitsuenak
deskribatuz abiatzen da liburua. Ondoren, testuaren muinak ingurune
mugagabe eta mugatuetan uhin elektromagnetikoen hedapena aztertzen
du, betiere estilo zuzen eta argia erabiliz. Azaldutako kontzeptuak
eta ideiak finkatzeko asmoz, adibideak eta irudiak tartekatzen ditu
momentu oro.
Gaur egun hain interesgarri diren bandgap fotonikodun egituretan,
gainazal-plasmoietan eta metamaterialetan oinarritutako aplikazioen
hastapenak ulertu ahal izateko testuliburu aproposa duzu esku artean.
Egileek UPV/EHUko Komunikazioen Ingeniaritza sailean
dihardute irakasle-lanetan. Beren ikerkuntza-interesen artean, zuntz
optiko mikroegituratuen fabrikazioa eta zuntz optikoetan oinarritutako
sentsoreen diseinua eta garapena daude.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria