Agustín Zarranz Bermejo idazlea 1897ko urtarrilaren 31an jaio zen

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Agustín Zarranz Bermejo “Policarpo de Iraizoz”

Agustín Zarranz Bermejo “Policarpo de Iraizoz”.

1912tik kaputxinoa, 1921an ordenatua, eliz-ikasketak Altsasu, Hondarribia eta Iruñean burutu zituen. Euskaltzaindiak beka eman zion, gero euskaltzain urgazle izango zen, Filologia Erromanikoa ikasi zuen Zuricheko Unibertsitatean (1922-23).

1950 eta 1972 urte bitartean Kaputxinoen Ordenako Idazkari Nagusi izan zen. “Zeruko Argia”, “Euzko Gogoa”, “Euskera”, “Yakintza”, “Olerti” eta “Linguae Vasconum Primitiae” bezalako aldizkarien kolaboratzailea izan zen.

Artikulu, olerki eta itzulpenen egilea, besteak beste, Urte guziko igande ta jai-egunetako Ebanjelioak (1933); Etxahun Euskaldunaren deitorea (1935) edo David’en Eresiak, Urteko Igandeetako Omiliak (1954), baita Yesu Kristo gure Yaunaren bizia (Iruñea, 1934). Gazteleraz, lan hauek argitaratu zituen: Los Ideales de San Francisco de Asís, Iruñea, 1926; Jesús de Nazaret, Buenos Aires, 1949; El caballero de Cristo Francisco de Asís, Bartzelona, 1949 eta Crítica de Asia sobre el Cristianismo en Occidente, Buenos Aires, 1950.

1997an Euskaltzaindiak bere jaiotzaren mendeurreneko ospakizuna “Iraizotzen izandako X. Barne Jardunaldiak” eskainiz burutu zuen. 1998an Nafarroako Gobernuak bere olerkigintzako lan osoak argitaratu zituen Hitz neurtuzko lanak izenburupean.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia