Euskal elizaren historia

Egilea: Xipri Arbelbide
Argitaletxea: Elkar, 2014
Orrialde kopurua: 100
ISBN: 978-84-9027-287-9

Ezaugarriak: Euskal elizaren historia, Xipri Albelbide: Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak? Izan dira lehen mendetik ez bada, gutienez bigarrenetik. Eliza instituzioa laugarren mendean hasi ditake. Horrek ez du erran nahi denak giristino zirenik eta hurbiltzekorik ere. Paganoak baziren oraino bigarren milurtean. Trentoko kontziliotik harat izan da nonbait han laratza pikoan. Gorena berriz jo da XX. mende erditsutan. Bat batean du izigarriko beherakada ezagutuko azken hogeita hamar-berrogei urteetan.

Arte horretan sineste “berriak” zerbait onik ekarri diola herriari ezin uka. Lehengoari begiratuz, jendetasun gehiago bada gure artean, praktika batek ekarria emeki emeki. Materialki ere aurrera egin badugu Eliza bidegile izan da behartsu ta erien laguntzen, eskola, kooperatiba eta beste gauza asko sortuz.

Geroak ilun iduri du. Eliza ez ote liteke gibelka ari, hain zuzen, gizatasunari doakionaz, gizartea bera gibelka doalakotz? Gizakia hobetzeko Berrionak denak baditu orain lehenago bezala. Nolaz du Elizak galdu bere altxagarri indarretik?.

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia