Egilea: Elizabete Manterola Agirrezabalaga
Argitaletxea: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2015
Orrialde kopurua: 228
ISBN: 978-84-9082-068-1
Ezaugarriak: Erdaratutako literatur itzulpen kopurua gorantz doa azken urteotan, eta liburu honetan kanpora itzuliriko horri begiratu nahi izan diogu. Zer itzuli den jaso eta aztertzea izan da gure lehen helburua, euskal literatur sistemaren nonrik norakoei erreparatuz, beti ere. Gurea literatur sistema diglosikoa izaki, itzulpen bide ezberdinak azaleratu ditu eginiko azterketak, eta aipatzekoa da hizkuntza nagusiagoetan bazterrekoak izan ohi diren fenomenoak gurean nahiko arruntak izan daitezkeela. Bigarren helburua, hortaz, itzulpen bide horien bereizgarriak ezagutzea izan dugu, eta, horretarako, Bernardo Atxagaren hainbat lan hautatu ditugu. Testuak xehe-xehe aztertuz, koloreak erdaretara nola itzuli diren jakin nahi izan dugu, kultur elementu horien bitartez erabili diren itzulpen estrategietan eta itzulpen bide ezberdinetan sakontzeko.
Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria