Telesforo Aranzadi, antropologo garaikidea, 1945eko otsailaren 12an hil zen Bartzelonan

Fuente: Auñamendi Eusko Entziklopedia

Telesforo de Aranzadi

Telesforo de Aranzadi.

Bere lehen ikasketak farmazeutikoak izan ziren, Madrilen 1882an doktoretza lortuz. Doktoretza lortzearekin batera eta batez ere 1887tik aurrera —urte horretan Madrileko Natur Historiaren museoan antropologia atal bat sortu baitzen—, Antropologiaz arduratzen hasi zen, eta zientzia horrek bere bizitza guztia hartu zuen, nahiz eta botanika, marrazkia, musika, etnologia, paleontologia, etab. bezalako beste hainbat jakintza alorrek bere interesa piztu izan zuten.1889an Natur Zientzietan doktoretza lortu zuen. Miguel de Unamuno ospetsuaren lehengusua zen eta, halabearrez, biak ikaskide izan ziren Madrilen oposaketa desberdinak prestatzen zeudelarik —Aranzadik Natura Historiaz eta Unamunok Psikologiaz, hain zuzen ere—.

Bere ikertzaile zeregina laster ezagutzera eman zen, ikaslea zeneko ikasketa garaian ere, hastapeneko urte goiztiar horietan Estudio sobre los insectos vesicantes aplicados a la farmacia izenburudun lanarekin ohiz kanpoko saria ere lortuz. Urteak geroago, bere antropologia ikasketetan erabat zentratuta, bere izena jada atzerrian ezaguna zen. 1891an, 31 urte zituela, Pariseko Antropologia Elkartearen saria lortu zuen “El pueblo euskalduna” bere lanarekin. Lan hori, antropologia ikuspegitik euskal leinuaren zientzia ikerketari eskainitako lehen lanetariko bat izan zen.

[+] Informazio gehiago

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEuskomedia