Añorgatar honen hirugarren erakusteka dugu honako hauxe Euskonews-eko arte aretoan. Azken sei urte hauetan kamera digitalek izan duten gorakadari esker, argazkigintzan gero eta trebetasun handiagoa erakutsi digu. Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kidea dugu, elkarte honen hainbat ekimenetan esku hartzen duelarik. Horrez gain, Donostiako “La Taberna” tabernan erakusketa txiki bat antolatu zuen duela pare bat urte. Bestalde, www.3digitala.com webgunean ere parte hartu du Euskal Herriko hainbat txokoetako argazkiak bertan erakusgai daudelarik. Bere orrialdean beste hainbat argazki jarri ditu (www.zuru.tk), gehienak munduan zehar bidaietan eginikoak. Etorkizunera begira, argazkigintzan burubelarri aritzeko asmoa dauka. Zuen gustokoa izango delakoan hortxe dituzue.