Yosu Carballeda
YOSU CARBALLEDA
Tornularitza eta Jostailuak
2002 / 03 / 08-15
Egilea: Antxon Aguirre Sorondo
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


ARTISAUA

1960ko otsailaren 9an jaio zen, Donostian. Aita SIGMA josteko makinak egiten zituen fabrikan lanean hasi zenean, sendia Elgoibarrera joan zen bizitzera, eta 1980an, berriz, Vitoria-Gasteiza. Aitak, langabezian gelditu zenean, tornu bat eta tresna batzuk erosi zituen bazkide batekin batera, eta zurarekin aritzeko tailer bat zabaldu zuten bien artean. Balaustradak, erreminten kirtenak eta tornuko lanak egiten zituzten bertan. Urte beteren buruan, banandu egin ziren, eta aitak jarraitu zuen tailerrean, 1995ean erretiroa hartu arte.

 

1979an, Yosu metalaren enpresa batean hasi zen lanean, eta bost urtez egon zen bertan, itxi zuen arte. 1984an, 24 urterekin, aitaren tailerrean sartu zen.

  Argazkia
Aldi berean, Yosuk bere tailerra sortu zuen, bertan tornuko lanak, jostailuak eta beste hainbat artisautzako elementu eginez.

 

 

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen