Sarrera | |
Historia | |
Artisauak | |
Denda | |
Prozesuak | |
Materialak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Artisau hauek jarduera ezberdinak dituztenez, labur bada ere, lanean jarraitzen dituzten prozesu batzuk azalduko dizkizuegu:
MARKETERIAKO PROZESUA
Pausorik garrantzitsuenak honakoak dira:
1. Bai diseinua eta bai lanean erabiliko diren zurak aukeratzea. Betiere, xaflen kolore naturalekin eta zuren irudiekin jolasten dute, aukeratutako diseinuak mugimendua, sakontasuna eta itzalak transmiti ditzan.
2. Pieza mozteko, aukeratutako diseinua hartzen dute kontuan. Geometrikoa izanez gero, kuter batekin moztuko dituzte pieza guztiak, baina bihurgunerik izanez gero, balezta-zerra erabiliko dute.
3. Pieza guztiak moztutakoan, eta aukeratutako diseinuari begira, muntatu egingo dituzte, eta prentsan sartu baino lehen itsasgarria emanago diete.
4. Marketeriako piezak prentsan sartzen dira ondoren, lehortzen diren bitartean horizontalean egon daitezen.
5. Zein euskarri mota erabiliko den aukeratu behar da, diseinuaren arabera betiere: koadro bat izan daiteke, mahai bat, etab.
6. Bukatzeko, garbitu egiten dute (BERNIZ).
Lan handia eskatzen du marketeriako pieza bat garbitzeak, baina, zenbat eta ordu gehiago eskaini, orduan eta emaitza ederragoa lortuko du artisauak.
ZAHARBERRITZEA
Gehienetan, altzariak zaharberritzen dituzte.
Bistan da piezen egoeraren arabera, tratamendua ezberdina izango dela, baina, orokorrean esanda, hauek dira eman beharreko pausoak:
1.- Zaharberritu beharreko pieza xehetasunez aztertu ondoren, aurrekontu bat prestatzen dute.
Lana enkargatzen zaienean, pauso hauek ematen dituzte:
2.- Piezak tratamendu antixilofagoen beharrik badu, enpresa espezializatu batera eramango dute.
3.- Pieza mekanikoki eta kimikoki garbituko dute. Garbiketa mekanikoan, espatulak, bisturiak eta abar erabiltzen dituzte; kimikoan, berriz, behar bakoitzerako egokien diren produktuak.
4.- Hutsik dauden zuloak betetzen dituzte.
5.- Azken tratamendua. Piezari erantsitakoa homogeneizatu egin behar denez, alkohol eta urezko anilina eta lurra erabiltzen dituzte, piezaren eta zaharberritze motaren arabera.
6.- Amaitzeko, berniz naturala eta argizaria ematen diote gainetik.
TAPIZGINTZA
Aulkiak daukan antzinatasunaren arabera aukeratzen dira tapizatzeko erabili beharreko materialak eta teknika. Material berrien artean, apar eta floka sintetikoak erabil daitezke, eta aspaldian erabiltzen ziren materialak erabili nahi izanez gero, berriz, jute-zingilak, malgukiak, animalien zein landareen zurda, etab.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria