Argazkia
Marta Gómez
Zeramikaria
2006 / 02 / 03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Lanabesak
 Prezioak


PROZESUA

Sedimentuzko buztinekin aritzen da lanean, eta buztin gorria du denen artean gustukoen. Halere, gresa eta erregogorra erabiltzen ditu pieza handiak egiteko.

Egin beharrekoa zer den, tratamendua eta prozesua ezberdinak izaten dira. Tornuan landu beharreko piezek, adibidez, aldez aurretiko plangintza gutxi eskatzen dute, baina muralak egiteko, ordea, gauzak aldez aurretik pentsatu behar dira, eta zirriborro ugari egin behar izaten dira lanari ekin baino lehen.

Edonola ere, orokorrean pauso hauek ematen ditu:

1. Egin beharreko pieza aztertu eta diseinatu.

2. Pieza tornuan egitekoa baldin bada, pieza tornuan sartu eta prestatu.

Gainerako lanak, mahai gainean egiten ditu. Kontu handiz ematen ditu pauso guztiak: materiala aukeratu, tankera, neurria zein lodiera erabaki, etab. Piezak egostean arreta handia ipini behar da, eta baita esmalteztatzeko unean ere.

3. Normalean engobea aplikatzen die ontziei, oxido koloratzaileekin nahastuta, dela apaintzeko, dela pieza osoa koloreztatzeko. Gero, berniz garden bat ematen die gainetik, oxidoen kolorea indartzeko.

4. Piezak 980 eta 1100ºC arteko tenperaturan egosten ditu.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen