Historia

Aipatutako fitxetan adierazi genuenez, Antzinako Egipton, jada, hormako pinturetan ertz apaingarrizko markoak jartzen ziren. XIII. mendera arte ez ziren hasi marko doiak erabiltzen, pintura eramangarria sortu zen arte, horma ez den euskarri batean margotuta.

Denné eta El Huevo-ren fitxetan markoen modak eta motak aipatu genituen: molduren moda XVI. mendean, markoen bikaintasuna Frantziako Luis XV.aren denboran (XVIII. mendea), markoen ekoizpenaren mekanizazioa XIX. mendean.

Marko motak ere izan genituen hizpide: gotikoak, modernistak, gaurko minimalismoa, moldura bakun arinekoa, eta abar.

Prezioak

Lan guztiak aurrekontuarekin egiten dira.

Fernando Castro
Marko jartzailea

Antxon AGUIRRE SORONDO

ENCUADRACIONES CASTRO
Mirakruz kalea, 30
20001 DONOSTIA
Tef./ Faxa: 943 27 17 95
Posta elektronikoa: fernandocastro@iservicesmail.com

Enmarcaciones Castro

Sarrera

Hirugarren aldia da atal honetara marko jartzaile bat dakarguna. Lehenago Gerard Danné (EUSKONEWS nº 297) eta “El Huevo” (EUSKONEWS nº 419). izan genituen hizpide. Oraingoan Fernando Castro elkarrizketatu dugu, Gipuzkoako artisau marko jartzaile arituenetako bat.

Artisaua

Fernando Castro Esnal Donostian jaio zen 1964ko maiatzaren 9an. Aita Baldomero Castro zuen, Granadarra jatorriz, eta ama Ignacia Esnal, donostiarra.

Nahiz eta 1963tik Donostiako Mirakruz kaleko 30 zenbakian kokatuta egon, hiri bereko Amara Zaharreko lokal batean hasi zen. Egun haietan era guztietako objektuak errestauratzen (markoak, pinturak, altzariak, panpinak etab.) eta tapizatzen ematen zituen lan orduak. Gaur egun markoak jartzera, mihiseak oihal artean jartzera eta bastidoreak tenkatzera dedikatzen da esklusiboki

Joera eta material berriak ezagutzeko, Madrileko Artecuadro feriara joan ohi da.

Enmarcaciones Castro

Produktuak

Markoak jartzen ditu, honako bi helburu hauekin:

1. Markoan jartzen den produktua NABARMENTZEA.

2. Erasotzaile (gizaki, xilofago, eguzkitiko UV izpi...) guztietatik BABESTEA.

Bizitzan zehar hamaika lan desberdin egin dituzte: gidabaimen-argazkiari markoa egin, tamainagatik kalean muntatu eta etxera garabiz igo zen ispiluari markoa jarri, erretiratzera zihoan zapatari batentzat zapata-zoruak jarri marko barruan, eta produktu kimikoen poteak, eskorpioi bilduma bat eta abar markoztatu.

Fernandok dio lehenago olioz margoturiko koadro asko jartzen zirela markoan. Gaur, berriz, ugari dira oporretan erosten diren oroigarriak (Egiptoko papiroak, laminak, eta abar).

Askotan egiten den zerbait, eta oso polita gelditzen dena, oihal brodatuak eta kakorratz lanak markoan jarrita dira.

Halaber laminak, grabatuak eta artista lagun batzuen koadroak saltzen ditu.

Bezeroak probintzia osokoak dira, bai hiriburukoak, bai herrietakoak, baina baita Nafarroakoak ere.

Enmarcaciones Castro

Prozesuak

Prozesuak errazak dira. Bezero bat datorrenean zer nahi duen jakin behar da lehenbizi, eta ondoren artisauak bere ideien ekarria egiten du, era guztietako aukerak emanez eta bakoitzaren prezioak erakutsiz. Asmoa bideratuta dagoenean lana egiten da.

Kontuan hartu behar da koadro batek hainbat pieza izaten dituela:

“Passe-partout” delakoa, obra nagusia eta markoaren artean jartzen den elementua alegia. Kartoizkoa izan ohi den arren, material asko erabil daitezke: kortxoa, zura, oihala, plastikoak, baita parasitoen aurkako bereziak ere artelan eta museoetarako.

“Passe-partout” hauek bereziak izaten dira “arima zuria” izenekoetatik, zuria izaten den alaka horitu ez dadin.

Kristala. Obra kanpoko zikinetik eta erasoetatik babesteko erabiltzen da, eta beirazkoa edo plastikozkoa izaten da. Kasu batzuetan plastikozko geruza bat ematen zaio eguzki-izpi ultramoreen aurka (UV).

Atzeko itxitura (kartoizkoa izan ohi da edo “luma-kartoia” (paper-konposatua, gainean poliuretano geruza duena, obra hormako hezetasunetik babesteko) eta ixteko banda edo zinta.

Batzuetan kanpoan egongo diren koadroak enkargatzen dizkiote (jatetxeetako menuak edo antzekoak) eta kasu hauetan hezetasuna sartu ez dadin atzeko plaka berezi bat erabiltzen da.

Eusteko elementu metalikoak, eskuarki obra paretatik zintzilik jartzeko.

Kasu batzuetan aurrean plakatxo bat jartzeko eskatzen zaio egilearen edo obraren izena adierazteko. Lamina metalikoan edo plastikoan jartzen da, eta torlojuz edo itsatsita bermatzen da.

Obra guztietan atzeko partean eranskin bat jartzen die izenarekin: ENMARCACIONES CASTRO.

Muntatzeko zenbait mahai dauzka, baita honako hauek ere: inglete-zerra, gillotina, arrabotatzeko makina elektrikoa, grapagailu pneumatikoa eta hutsean lan egiteko prentsa –laminak lantzeko–, tresnak (mailuak, kurrikak, metroak eta abar) eta kontsumigarriak (arkatzak, erregelak, konpasak eta abar), markoa, “passe-partout”, beira... Azpimarratu behar da erabiltzen dituen kola guztiak bereziak direla obrarekin korrosiboak izan ez daitezen.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media