Prezioak

Gutxi gorabehera:

· Poltsak 35 eta 45 € artean.
· Paparrekoak 5 eta 7 € artean.
· Eraztunak 5 eta 7 € artean.

Elena Carlos
Poltsen eskulangilea

Antxon AGUIRRE SORONDO

Elena Carlos Lacosta
ZANGOZA / NAFARROA
Telefonoa: 679 93 37 23
Web orria: www.proyectandoestilo.blogspot.com
Emaila: mozocoche@telefonica.net

Elena Carlos Lacosta

Sarrera

Lehenik eta behin, aipatu nahi dut izenburua ez dela zuzena. Elena Carlos ez da egiaz “eskulangilea”, nik neuk “oihalen artista” dela esango nuke, diseinuak, irudiak “sortzean” datzalako bere lana. Horrez gain, pieza “bakarrak” sortzen ditu, ez baitu inoiz pieza bera errepikatzen.

Hizkuntzaren mugan gaudela, zenbaitek bereizi egiten dituzte “eskulangileak” eta “artistak”. Urteetan zehar egiaztatu dugu zenbait “artistak” ez dutela izen hori merezi; zenbait “eskulangile”, ordea, “artista” handiak dira. Horixe da hain zuzen ere sail honetan aztergai dugun Elena Carlos Lacosta, eskulangile aritzen den artista handia.

Azkenik, ez da egia halaber “poltsen eskulangilea” denik soilik, paparrekoak, eraztunak eta bestelakoak ere sortzen baititu.

Artisaua

Elena Carlos Lacosta

Lacosta Zangozan (Nafarroan) jaio zen, 1969ko abenduaren 3an, hiru anai-arrebako familia batean. Aita nekazaria zuen, eta ama, berriz, jostuna eta Jantzigintzako irakaslea. Amak erakutsi zion Elenari josten. Ondoren “Jantzigintza” eskoletara joan zen, ikasketak sakontzeko. 16 urterekin eskuratu zuen titulua eta familiaren oihal-dendan hasi zen lanean, jantziak egiten. 5 urtez aritu zen jostun eta aldi berean baita atezain ere Zangozako kultur etxean, Vallesantoro Jauregian.

2004an udalak Jantzigintza eskola irekiak emateko eskatu zion, eta ordutik gazte nahiz helduak izan ditu ikastaroetan ikasle. Gazteek kremailerak, botoiak eta bestelakoak jartzen, tolesturak josten eta antzekoak ikasi nahi izaten dituzte; erretiroa hartuta dauden emakumeek, berriz, jakak, prakak, gonak eta orotariko jantziak egiten igarotzen dute goiza, giro entretenigarri eta atseginean.

Ikastaroa amaitzean lanen erakusketa egiten dute Zangozako Kultur Etxean, Vallesantoro Jauregian. Udalak antolatutako gainerako ikastaroetako produktuak ere erakusten dira bertan: zaharberritzea, paschworka eta pintura.

Produktuak

2008an bereziki fabrikatu zuten Elenarentzat oihalkiz eginiko poltsa bat. Lagunen arretagune bihurtu zen berehala eta batek baino gehiagok eskatu zioten. Halaxe hasi zen oihalen eskulangintzan, eta bere produktuak Nafarroako eta Gipuzkoako artisautza eta Erdi Aroko azoketan saltzen.

Pieza bakarrak egiten ditu beti, bat bera ere errepikatu gabe. Moldea eta tamaina antzekoa izan arren, marrazkia beti da ezberdina.

Hauek egiten ditu:

· Poltsak. Guztiak ezberdinak eta alderantzikagarriak.
· Oihalez eginiko apaingarriak dituzten bitxi eta paparrekoak.
· Oihalez eginiko apaingarriak dituzten eraztunak.

2009ko gabonetan txartelak sortu zituen, ezberdinak guztiak, kartulina euskarri hartu eta oihalez eta larruz apainduta.

Paparrekoen bilduma bat ere egin du Nora Abesbatzako kideentzat, guztiak ezberdinak, zuri, gorri eta beltzak.

Elena Carlos Lacosta

Prozesuak

Oihala eta larrua erabiltzen ditu hondoa edo euskarria egiteko lehengai gisa. Oihaletan tapizeria zatiak erabiltzen ditu, sendoak direlako. Saltokietan gordetzen dizkioten oihal-erakusgaiak hartzen ditu oinarri horretarako. Erabilitako oihalak ere birziklatu eta berrerabili egiten ditu.

Ez du inoiz patroirik egiten, egin ahala sortzen du produktua. Zenbaitetan patchwork teknikak erabiltzen ditu (patchwork edo almazuela, oihal zati bat oinarri gisa hartu eta gainean beste zenbait zati jostean datza teknika hori).

Lanabesei dagokienez, gainerako jostunen antzekoak erabiltzen ditu: guraizeak, orratzak, josteko makina, etab.

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media