Instituto LABAYRU
Ikastegia
XXV. Urteurrena
XXV Aniversario

1977-2002
OSPAKIZUNAK . ACTOS


Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Instituto Labayru Ikastegia, Bilbao Bizkaia Kutxa
Orrialde kopurua: 109
ISBN: 84-89816-48-4

Ezaugarriak: Liburuxka hau txorta baten hirugarren alea dogu, Labayru Ikastegia sortu zanetik 25. urteurrena ospatzeko 2002an Bilbon egin ziran ekitaldiak jasotzen dituen alea.
Argitalpen honek hiru atal nagusi ditu: batetik, zidarrezko ezteguak dirala-eta antolatu zan erakusketa bibliografikoaren barri emoten da; bestetik, bagilaren 3ko ekitaldi nagusian eta hurrengo hiru egunetan izan ziran hitzaldien testuak jasotzen dira; eta azkenez, kultura eta zientzia eremuetan diharduen pertsona aditu batzuk Labayru Ikastegiak mende lauren honetan egindako beharra goratuz prentsan argitaratutako artikuluak batu dira. Horregaz batera, 2002ko bagilaren 7an egindako laguntzaileen urteroko Batzarraren eta Derioko egoitzan Ikastegiak dituan lokal barrien inaugurazinoaren barri emoten da.

Iglesia y euskera
Eleiza eta euskera


Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Orrialde kopurua: 90
ISBN: 84-89816-51-4

Ezaugarriak: Labayru Ikastegiaren XXV. urteurrena zala-ta, Bilbon, BBKren arteoan egindako erakusketaren katalogoa. Ikusgai jarritako lan guztiak Ikastegiaren Bibliotekakoak ziran, eta honako atalak euki ebazan: Eleizbarrutiak, Dotrinak, Predikazinoa, Euskeraren defendatzaileak, Eleiz liburuak, Hiztegiak, Gramatikak, Argitalpen didaktikoak, Itzulpenak, Musika, Literatur sormena, Literaturaren historia eta kritika, Literatura unibertsala eta Aldizkako argitalpenak.

Labayru Hiztegia (Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik)

Egileak: Hainbat
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Orrialde kopurua: 869
ISBN: 84-89816-49-2

Ezaugarriak: Euskera-gaztelania hiztegia era askotako informazinoagaz osatuta: adierak, gramatika kategoria eta oharrak, erabilera bereziak, formak bizkaieraz eta batuaz, sinonimoak...

VI. Juegos Infantiles en Vasconia

Egileak: Grupos Etniker Euskalerria
Argitaletxea: Eusko Jaurlaritza, Gobierno de Navarra, Etniker Euskalerria
Orrialde kopurua: 934
ISBN: 84-86833-62-0

Ezaugarriak: Contiene los juegos y canciones que los adultos practican con los niños pequeños; los que los niños llevan a cabo con animales y plantas; las normas y fórmulas que acompañan su actividad lúdica; los procedimientos de sorteo empleados; los juegos de carreras, de esconderse, de salto, de balanceo, de lanzamiento, de habilidad, de manos y dedos; los rítmicos, de imitación, de lenguaje, de adivinanza, y los de las fiestas populares; el coleccionismo y la fabricación artesanal de juguetes. El trabajo de campo se ha realizado en setenta y nueve localidades distribuidas por los territorios de Alava, Bizkaia, Gipuzkoa, Iparralde (Labourd, Basse-Navarre, Soule) y Navarra, que constituyen el territorio de la actual Vasconia.

Arantzazuko Balada edo Kanta Zaharrak

Egilea: Igone Etxebarria
Epilogoa: Joxe Azurmendi
Saila: Laratz
Argitaletxea: Labayru Ikastegia
Orrialde kopurua: 197
ISBN: 84-89816-47-6

Ezaugarriak: Baladak herri-literaturako generoaren barruan, Arantzazu eta Arrateko santutegien ingurukoek mordotxoa osatzen dabe. Horreek han-hor-hemendik batu eta danak batera datoz liburu honetan. Sarrera eta edizinoa Igone Etxebarriak egin ditu, eta liburuaren osagarri, Joxe Azurmendik Epilogoa idatzi dau, baladetako esaunda historiagaz lotuta.

Euskaldunak Madrilen

Egilea: José Basterretxea
Sarrera eta edizioa: Adolfo Arejita
Saila: Sutondoan
Argitaletxea: Labayru Ikastegia

Ezaugarriak: Nobelaren protagonista Madrilera joan da aldi baterako, unibersidadean ikerketa egiteko. Horren atxakian, Madrilen euskaldunak alkartzeko joera daukiela eta zelango bizimodua egiten daben erakutsiko deusku egileak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com

Al alcance de la mano
Comunicación Básica en euskara-castellano

À portée de main
Communication basique en euskara-français

Within hand's reach
Basic communication in Euskara-English

Zum greifen nahe
Basiskommunikation Basquen zu Deutschen

EUSKOBOOKS
 Aurreko Aleetan
Bilatu Euskonewsen
2004/03-26/04-02