1857ko azaroaren 19an jaio zen Edward Spencer Dodgson euskalari ingelesa

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Argazkia
Edward Spencer Dodgson.
Euskalari ingelesa (1857-1922). 1857ko azaroaren 19an jaioa. 1886. Urtean hasi zen euskal hizkuntzaz arduratzen eta hogeita hamar urtez Euskal Herrian barrena ibili zen, euskaraz idatziko liburu, orri eta testuak han-hemenka bildu eta argitara emanez (Kardaberaz, Mendiburu, Kapanaga, Mikoleta, Otxoa de Arin, Frai Bartolomé eta Leizarraga). Liburu aztertzaile nekaezina izan zen eta Vinson-en euskal bibliografiari eginiko gehigarria eman zuen argitara (Supplément á la Bibliographie Basque, 1892). Izaera biziko gizona zen, eta eztabaida gogorrak izan zituen bere garaiko euskaralari batzuekin (Azkuerekin bereiziki). Tesi bat egin zuen Leizarragaren Testamendu Berria obrako aditz formen komunztadurari buruz eta poemak idatzi zituen euskaraz.

1905eko azaroaren 21ean jaio zen Donostian Pilartxo Sansinenea

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Donostian sortu zen 1905eko azaroaren 21ean. Gazterik umezurtz gelditu zelarik, 15 bat urte zituela edo, osaba-izeben etxean bizi izan zen Tolosan. Bere osaba Doroteo Ziaurritz sendagile eta politikari euskaltzale ezaguna zen. Etxeko giro hartatik zetorkion, noski, Pilar Sansineneari euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna. Hurbil-hurbiletik bizi izan zuen Tolosako lehen ikastola, Euzkel-Ikastola sortzea. Eusko Ikaskuntzaren laguntzaz ikastolak etenik gabe iraun zuen 1936ko gerra bitartean. Pilar Sansinenea hasiera-hasieratik izan zen ikastolaren urgazle, Iñaxi Munita eta beste andereñoei laguntzen, ikastolak bere gelak Gorriti plazan zituenean. Neska-mutilak batera hezitzea onartu zuen lehen ikastolatakoa izan zen Tolosakoa: tradizio karlista sakona zuen herrian oztopo eta eragozpen ugari gainditu behar izan zituzten hartara iristeko. Pilar Sansinenea gaztetarik egon zen sartuta politika gauzetan; 1931an Emakume Abertzale Batza sortu zenean Tolosan, lehendakari izendatu zuten.

Argazkia  
Eusko Ikaskuntzako udako ikastaroa 1932an. Pilar Sansinenea (janzki iluna darama). Argazkia: Auñamendi.
Eusko Ikaskuntzak berebiziko garrantzia izan zuen urte haietan, ikastoletan ernetze bidean zen hazia ihar ez zedin. Indarrak bildu eta pedagogia berrietan sakontzeko bilkurak maiz antolatzen zituen, eta horietan harreman estua izan zuten hasieratik Iñaxi Munitak, Elbira Zipitriak eta Pilar Sansineneak.

Gerra aurretik Jexux Elosegi argazkilariarekin ezkondu zen, eta ordutik aurrera lehen baino indar handiagoz murgildu zen politika-lanetan. Gerra sortu eta frankistek Tolosa hartu zutenean, Hondarribira joan ziren, eta handik Ziburura lehendabizi eta Sarara gero. Eusko Jaurlaritzak antolaturik, 1938an Eresoinka abesbatzan ibili ziren senar-emazteak Europan barna euskal izaeraren berri ematen.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik, bi urtez (1939-40) senarra Tarbeseko (Frantzia) arma-fabrikan ari izan zen lanean, baina alemanen erasoa gertu zela eta, Euskal Herrira itzultzea erabaki zuten; Jexux Elosegi batallón de trabajadoresean Oiartzungo Aiako errepidean lan egitera beharturik egon zen hilabete batzuetan. Pilartxoren familiak Pasaia Donibanen arrain-olio bitaminikoak egiteko fabrikan urte batzuetan lan egin ondoren, senar-emazteak Donostiara joan ziren bizitzera, Ulia auzora. Senarra gaixotu zenean Tolosara itzuli ziren betiko. 1979an alargundu zelarik, Pilar Sansineneak ez zion inoiz utzi euskaltzaleei laguntzeari. Bertan hil zen 1997ko abuztuaren 28an, laurogeita hamaika urte zituela.

El 26 de noviembre de 1936 nació en Bermeo Gaizka Uriarte

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

  Argazkia
Gaizka Uriarte.
Personalidad cultural vizcaina, nace en Bermeo el 26 de noviembre de 1936. Exiliados sus padres a Chile en 1941, vive en el país andino durante una década. En 1961 se licencia en Ciencias Económicas en la Universidad de Deusto y en Derecho en la de Valladolid; el año siguiente se diploma en la London School of Economics, entrando el mismo 1962 a trabajar en el Grupo Mondragón. En 1963 pasa a Industrias Metálicas Vizcainas y seis años más tarde al Banco de Bilbao, en el que ocupará cargos como Interventor General, Tesorero General y Director del Banco para Francia (de 1986 a 1990), con sede en París. Entre 1986 y 1990 preside asimismo el consejo de administración de la conservera bermeana Salica. Desde 1992 ejerce como profesor en las facultades de Económicas y de Informática de Deusto, impartiendo Sistemas Económicos y Sociales y Organización y Dirección de Empresas. En 1979 ingresa como Amigo de número en la RSBAP, con la lección Economía de Euskadi. Riqueza y Renta; durante varios años fue miembro de la directiva de la Comisión de Bizkaia. Ha pertenecido a la Junta directiva de la Sociedad Coral de Bilbao. Fundador (1984) y presidente de la Fundación Luis Bernaola de la Universidad de Deusto. Ha sido integrante del consejo de redacción del Boletín de Estudios Económicos de la Universidad de Deusto. Miembro fundador (1992) y presidente de la Asociaciación Vasco Chilena Alonso de Ercilla. En marzo de 1998 es designado Cónsul honorario de Chile en Bilbao. Estudioso de la historia de la economía y colaborador en prensa y publicaciones especializadas, ha publicado trabajos, dictado conferencias y participado en seminarios sobre la RSBAP y la Compañia de Caracas, así como sobre aspectos de la historia de Bermeo y sobre Alonso de Ercilla. Autor de El vasco Olavarriaga, un analista ilustrado de la economía venezolana del s. XVIII (San Sebastián 1992); coautor de Historia del País Vasco. Siglo XVIII (Bilbao, 1985) con el capítulo Estructura Económica. Muere en Bilbao el 4 de noviembre de 1998.

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2004/11/19-26