Xabier EZEIZABARRENA SAENZ, Abokatua. Zuzenbidean doktorea (UPV/EHU). ITSAS GEROA Elkartea
Itzultzailea: Koro GARMENDIA IARTZA
Versión original en español
Europar Batasuneko Arrantza Politikak, ontzidiek testuinguru komunitarioan dauzkaten arazoak behar bezala bereizi gabe darrai. Itsas Geroa elkartean beha dezakegunaren arabera, hausnarketa osatu gabeak egiteko bideari jarraitu dio orain arte, arrantzaren fenomenoari edonolako hurbilketa egiteko aukera desitxuratzen.
Amsterdamgo Itunak egindako aldaketen ondorioz Europako Erkidegoa eratzeko Ituneko 6. artikuluan ingurumena integratzeko printzipioa txertatu zenez geroztik, printzipio hau sendotu baino ez da egin gainerako politika komunitarioetan, baina Arrantza Politika Bateratuak ez du, oraindik, oinarrizko printzipio hau arrantza politikan behar bezala txertatu, eta ardatz ekonomikoen inguruan mugitzen da funtsean. Zer esanik ez EBren Konstituzioaren testuinguruari so eginez gero. Globalizazioaren fenomenoak, gainera, itxura guztien arabera sakondu egiten du kontzeptuen krisia, eta debate atzerakoiak pizten kautela printzipioa ezabatzeko aukeraz mintzo denean (Europako Erkidegoa eratzeko Ituneko 174.2 art.), Kuota Indibidual Besterengarriak sartzeaz, edota arrantzaren sektore komunitarioa kudeatzeko egonkortasun printzipioa pixkanaka erlatibizatzeaz.
“Itsas Geroa”-ren aburuz, baxurako euskal ontziteriaren kasua, Bizkaiko Golkoan bizi den egoera larriaren adierazle argi eta garbia da. Stock-ak eta harrapaketak apurka-apurka behera egiten ari diren heinean, sektoreak itsasoko baliabideen kudeaketa iraunkorra apurtzen duten kanpoko faktoreei egin behar die aurre, erakunde komunitarioek ez ikusiarena egiten duten bitartean. Giroa horrelakoa izaki, sektoreak nahitaez hartu behar du parte fenomeno komunitario konplexuan, nahiz eta, oraingoz behintzat, arrantzaren arloan eskudun diren erakundeek ez dioten auzi honi behar bezala erantzun. Nazioarteko Zuzenbidea, bien bitartean, gai honen inguruan aurrerapen erretoriko handiak egin dituen arren, ezgauza agertzen zaigu bere aginduak betearazteko.
Paradoxikoki, jurisprudentzia konparatua aztertuz gero, arrantzaleen elkarte tradizionalek itsasoko baliabideen gainean dauzkaten eskubideen gaineko pronuntziamendu berri eta bermatzaileekin egingo genuke topo. Globalizazioak ezin du oinarri juridikorik aurkitu ez ozeanoak, ez eta bizirauteko itsasoaren beharra daukatenak espoliatzeko. Honi dagokionez, modu aktiboan jardun dute Indiako Auzitegi Gorenak, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegia eta, izaera prebentiboz, Ingurumen Arbitraje eta Adiskidetzerako Nazioarteko Gorteak arrantzaren arloari buruz emaniko Iritzi Kontsultibo interesgarri batek (http://iceac.sarenet.es helbidean eskura daiteke).
Urte luzetan zehar, euskaldunok itsasoari begira bizitu gara, zeinak jatekorik ere eman digun. Gure antzinako arbasoak itsasgizon entzutetsuak izan ziren, balearen harrapatzaile ausartak Ternuan, non oraindik ere arrantzale aitzindari haien ondorengo ugari bizi den. Duela ez horrenbeste denbora, bakailaoaren euskal ontziteria ur hotzagoetara joaten zen probetxuzko harrapaketak egiteko asmoz. Bidaia hauek luze eta gogorrak izaten ziren oso; horrenbeste, ezen itsasgizonak, negu partean, pikotx eta mailuak hartu, eta ontzien abenkei lapak bailiran besarkatzen zitzaizkien izotz puskak txikitzen aritzen zirela jo eta ke. Bakailao bila Ternuaraino joaten zen ontziteria hark ia 200 ontzi zeuzkan Pasaian mendearen hasieran; gaur egun, 15 edo 20 besterik ez dira gelditzen.
Gauzak horrela, eta puntu honetara iritsita, urteko bi denboraldietan batik bat antxoa, berdela eta hegaluzea artisau moduan harrapatzen dituelako bizirauten du euskal ontziteria tradizionalak. Aipaturiko espezieen artean bigarrenari dagokionez, harrapakinen tasa gora egin ezinean dabil, Bizkaiko Golkoan ontzi pelagikoak eta deribakoak agertu ziren une lazgarriaz geroztik.
Bai artikulu honek eta baita gaiaren inguruan sortu den bibliografia andanak ere, hausnarketa eta azterketa egitera bultza gaitzatela nahiko nuke, etorkizuna aldatzera, eta beren bizia ogi zein gatzaren truke itsasoan uzten duten arrantzale guzti-guztiak eskertu eta ohoratzera. Zuzenbideak gure elkarbizitza arautu behar baldin badu, eta bere arauek zuzenak behar baldin badute izan, hona hemen etorkizunari arrazoia eta zentzua, zenbaitetan, hazkunde ekonomikoaren erretorikari gainjartzeko gauza direla erakusteko aukera paregabea.
BIBLIOGRAFIA ETA ARAUDIAREN ERANSKINA
- Bibliografia
- Alegret, Juan Luis. “Gobernabilidad, legitimidad y discurso científico: el papel de las ciencias sociales en la gestión de la pesca de bajura”, Eusko Ikaskuntza, Zainak, 21. zkia., 2002.
- Anthuvan Louis Victor M., "Global Debt crisis", CBCI, New Delhi, 1999.
- Astorkiza, Kepa, del Valle, Ikerne eta Astorkiza, Inmaculada. “Posibilidades de pervivencia de la cogestión en las pesquerías de la UE: el caso de las flotas artesanales de la Comunidad Autónoma Vasca”, Eusko Ikaskuntza, Zainak, 21. zkia., 2002.
- Bernet Richard, "The end of Jobs, Third World Resurgence", 1994.
- Deere, Carolyn. “International trade, conservation and sustainable development in the fisheries sector: conflict or compatibility”, Ocean Yearbook 15, International Ocean Institute, Canada-Chicago University Press, 2001.
- Ezeizabarrena, Xabier. “Problems and legal rules regarding to driftnets and Community Law”, Ocean Yearbook 15, International Ocean Institute, Canada-Chicago University Press, 2001.
- Kaviljit Singh, "A citizen's guide to the Globalisation of Finance", Madhyam Books, Delhi, 1998.
- Kurien, C. T., "Global Capitalism and the Indian Economy", Orient Longman, Hyderabad, 1994.
- Mitxelena, Anne Marie & Bui Dinh, Laurent, “La législation du droit de la pêche et son avenir dans la politique de l´Union Européenne”, Eusko Ikaskuntza, Zainak, 21. zkia., 2002.
- Noronha, Alvino, "The debt trap-foreign indebtedness and the Third World", ISI, TC, Bangalore, 1989.
- Rubio-Ardanaz, Juan Antonio. “Levantar la pesca”, desplazamiento de técnicas tradicionales en el contexto del cambio en el modo de producción pesquero en el País Vasco”, Eusko Ikaskuntza, Zainak, 21. zkia., 2002.
- Sack Karen & Knudsen Anders, “Trade, Environment & Sustainable Development”, WSSD Edition, December, 2001.
- Sánchez Lamelas, Ana. “La ordenación jurídica de la pesca marítima”, Aranzadi, 2000.
- Vandana Shiva, "An activist's handbook on BIODIVERSITY", Delhi, 1999.
- "The challenge to the South, the Report of the South Commission", Oxford University Press, Delhi, 1992.
- NASREC Declaration 2002, Johannesburg Summit.
- Araudia
1. Tresna globalak
a) Itunak
- Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioa, (Montego Bay, 1982-12-10).
- Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmena (Río de Janeiro, 1992-06-05).b) Nazio Batuen Batzar Nagusiaren Ebazpenak eta Nazioarteko Adierazpenak
- Batzar Nagusiaren 44/225 Ebazpena.
- Batzar Nagusiaren 45/197 Ebazpena.
- Batzar Nagusiaren 46/215 Ebazpena, 1991-12-20koa.
- Batzar Nagusiaren 55/8 Ebazpena, 2001-05-02koa.
- Arrantza Erantzulearen Jokabiderako Kodea, FAO, 1995-10-31.2. Eskualdeetako tresnak
a) Itunak
- Amsterdamgo Ituna
- Europako Erkidegoaren Itunaren bertsio kontsolidatua.
- Europako Basa Bizitza eta Habitat Naturalak Kontserbatzeko Bernako Hitzarmena (Berna, 1979-09-19).
- Europarako Konstituzioa ezartzen duen Ituna.b) Europako Erkidegoaren Erregelamendu, Direktiba eta Erabakiak
- Kontseiluaren 86/237/CEE Erabakia, DOCE 162, 1986-06-18koa.
- Kontseiluaren 3760/92 Erregelamendua, 1992-12-20koa, DOCE L 389, 1992-12-31koa; azken aldaketa 1994ko Atxikipen Aktaren bidez egin zitzaion.
- Kontseiluaren 2080/93 Erregelamendua, 1993-07-20koa, DOCE L 193, 1993-07-31koa.
- Kontseiluaren 2847/93 Erregelamendua, 1993-10-12koa; azken aldaketa 2846/1998 Erregelamenduaren bidez egin zitzaion.
- Kontseiluaren 92/27 Erabakia, arrantzako hainbat jarduera birmoldatzeko neurri zehatz bati buruzkoa (DOCE L, 121. zkia., 1997-05-13koa).
- Kontseiluaren 97/413 Erabakia, 1997-06-26koa, arrantza komunitarioaren sektorea 1997-01-01etik 2001-12-31ra bitartean berrantolatzeko helburu eta arauei buruzkoa, baliabideen eta beren esplotazioaren artean oreka iraunkorra izateko ikuspuntuarekin, DOCE L 175, 1997-07-03koa.
- Kontseiluaren 850/98 Erregelamendua, arrantzarako baliabideak kontserbatzeari buruzkoa (DOCE L, 125. zkia., 1998-04-27koa).
- Kontseiluaren 1239/98 Erregelamendua, 1998-06-08koa (DOCE L, 171. zkia., 1998-06-17koa), 894/97 Erregelamendua aldatzen duena.
- Kontseiluaren 2846/98 Erregelamendua, arrantza politika komunari aplikatu beharreko kontrol erregimena ezartzen duena (DOCE L, 358 zkia., 1998-12-31koa).
- 98/392/CE Erabakia, DOCE L 179, 1998-06-23koa, Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioa onartzen duena.
- 99/377/CE Erabakia, DOCE L 132, 1999-05-27koa, izurdeak kontserbatzeko nazioarteko programa bati buruzko Akordioa onartzen duena.
- 99/386/CE Erabakia, DOCE L 147, 1999-06-12koa, izurdeak kontserbatzeko nazioarteko programa behin-behingoz indarrean sartzen duenekoa.
- Kontseiluaren 48/99 Erregelamendua, 1999rako espezie eta arrain talde jakin batzuen TACak eta arrantza egiteko baldintza batzuk ezartzen dituena (DOCE L, 13. zkia., 1999-01-18koa).
- Kontseiluaren 1626/94 Erregelamendua, 1994-06-27koa, DOCE L 171, 1994-07-06koa, Mediterraneoko itsas baliabideak kontserbatzeko hainbat neurri tekniko ezartzen dituena, eta Kontseiluaren 850/98 Erregelamendua, arrantzarako baliabideak kontserbatzeari buruzkoa, (DOCE L, 127. zkia., 1998-04-27koa), 812/2000 Erregelamenduak aldatu zuena, DOCE L 100, 2000-04-20koak, itsas organismo gazteak babesteko neurri teknikoen bidez arrantzarako baliabideak kontserbatzeari buruzkoak.
- Kontseiluaren 973/2001 Erregelamendua, 2001-05-14koa, DOCE L 137, 2001-05-19koa, oso espezie migratzaileen stock batzuk kontserbatzeko neurri teknikoak ezartzen dituena.
Aurreko Aleetan |