Cerrar

2005.09.21

Principe Zinema Aretoak, Euskal Zinemaren erakustoki

Euskal Zinemak aurten eman duen uztak hartu du gaurkoan txanda eta alde zahar donostiarreko Principe aretoetan askotariko filme luzeak zein laburrak ikusi ahal izango dira. Hala, filme luzeen artean, “Maité”; “Supertramps”; “Más allá del tópico”; “11M, saliendo del laberinto”; “Itzalpean”; “The dragon house”; “El cielo gira”; “Frágil”; “15 días contigo” eta “Frio Sol de Invierno” proiektatuko dira eta, film labur sortari dagokionez, honako hauek: “Game Over”, “Amaiur”, “Eramos pocos”, “Los ojos de Alicia”, “Kitsch”, “Lagun” eta “No hay cordones”.

Principen bertan ospatuko den Aurtengo Euskal Zinemaren Galak Gurutze Beitia eta Iban Garate aktoreak izango ditu aurkezle iluntzeko 20:30etik aurrera. Bertan, Irusoin eta Alokatuko arduradunek Ibaia Saria jasoko dute, haiek ekoitzitako “Aupa Etxebeste!” pelikulagatik, “urteko filmik arriskutsuena izan delako”. Gainera, aurten hil diren Mikel Garmendia eta Rogelio Ibáñez aktoreak omenduko dituzte. Azkenik, biharkoan Benito Ansolak Amalur Saria jasoko du Kursaalen “Aupa Etxebeste!” filmaren estreinaldiaren aurretik egingo den ekitaldian.

Euskarazko film onenari Berria-k ematen dion saria, aldiz, eman gabe geldituko da.

 

  “Aupa Etxebeste!” pelikulako aktore taldea.
  “Aupa Etxebeste!” pelikulako aktore taldea.
   
 
<< Aurrekoa                                                                                   Hurrengoa >>