Iokin
Zaitegi
Egilea: Josemari Velez de Mendizabal
Argitaletxea: Izarra
Orrialde kopurua: 225
ISBN: 84-85713-15-X
Ezaugarriak: “Iokin zaitegiren biografia hau
gerturatzen hasi nintzenean biografiatuaren laguntza osoa izan nuen. Arrasateko
Centro Asistencial-ean ondoeza batek utzitako arrastroak sendatzen ari zelarik,
bere biografiari buruzko lehen urratsak ematea proposatu nion Iokini. Nolabait
eman behar genuen hango egonaldia eta zer hoba beraren bizitzaren gaineko
azterketa baino? Pozarren hartu zuen nere asmo hau.
Tamalez, liburua amaitzeke zegoela joan zitzaigun Iokin.
Idazkia borobiltzeko Zaitegi ondo ezagutu zuten azken eritziez baliatu ahal
izan naiz. Ez dut hemen izenik aipatuko. Liburuan zehar azaltzen ditut. Guztiei
nere eskerronik beroena.
Bide batez, Eusko Jaurlaritza eta Arrasateko Udalari, heuren babesari esker
kalera baitezaket liburu hau. Ezin ahaztu, bestealde, Lankide eta Donostiko
Aurrezki Kutxek eskainitako laguntza.”
Atlas de Villas Medievales de Vasconia. Bizkaia
Egileak: Beatriz Arizaga Bolumburu, Sergio Martínez
Martínez
Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza
Orrialde kopurua: 364
ISBN: 84-8419-023-4
Ezaugarriak: El nacimiento de las villas medievales
de Vizcaya (1199-1376), entre las cuales Bilbao terminará por imponerse,
supuso un cambio muy profundo en el territorio vizcaíno. Éste
pasó de ser un espacio rural y cerrado sobre sí mismo a convertirse
en una tierra fuertemente urbanizada y receptiva a las nuevas corrientes sociales,
económicas y políticas que se abrían paso en toda Europa
en las postrimerías de la Edad Media.
Bizkaiko Erdi Aroko hiribilduen sorrerak (1199-1376) –horien artean
Bilbo gailenduko zen– guztiz aldaketa sakona eragin zuen Bizkaiko lurraldean.
Bere baitan bilduriko landa eremua izatetik luralde oso urbanizatua izatera
pasa zen, bai eta Erdi Aroaren amaieran Europa osoan zabaltzen ari ziren joera
sozial, ekonomiko eta politiko berrietara harrera ona egiten zien lurraldea
ere.
Más información: www.euskoshop.com
Hizkuntz eskubideen egoera Euskal Herrian, 2003an
Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Hizkuntz Eskubideen Behatokia
Orrialde kopurua: 189
ISBN: 84-609-2580-3
Ezaugarriak: Hona hemen Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren
2003. urteari dagokion hirugarren txosten hau. Hasieratik beretik hain egoki
ezarritako lan egikerari eutsiz eta ohiko zorroztasun eta zehaztasunez landua
dator. Funtsean lehengo bideetatik badabil ere, zuzendari berriaren aztarna
eta eragina ere nabarituko dio batek baino gehiagok.
Lan honek bere baitan dakarren diagnosiari dagokionez, esan beharra dago,
“euskaldunen hizkuntz eskubideen egiazko egoera islatzen duela. Bere
onean eta txarrean”.
Materiaren egitura
Egilea: Patxi López de Tejada Flores
Argitaratzailea: Arabako Foru Aldundia
Orrialde kopurua: 122
ISBN: 84-7821-619-7
Ezaugarriak: “Ernestina de Champourcin”
XV Poesi Sariketa.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Aurreko Aleetan |