Jacques de Bela 1586ko otsailaren 15ean jaio zen Maulen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

Zuberoako legegizona eta idazlea. Okzitaniako Tolosan Zuzenbide ikasketak egin ondoren, oztopo handiak gainditu behar izan zituen Lextarreko Gorteko legegizon izateko, kalbindarra izateagatik. Geroago ordea, bere baitara bildu eta erlijioan aurkitu zuen bizi neurria. Idazle ugaria; euskal hiztegia eta gramatika idatzi zituen, zoritxarrez galdu direnak. Bi eskuizkribu luze utzi zituen, frantsesez idatziak: Tablettes delako lanean, teologia, etika, medikuntza eta zientziari buruzko gaiak erabili zituen, entziklopedia gisa aurkeztuak. Beste eskuizkribuan Zuberoako Foruei buruzko komentario luzea idatzi zuen. Hauez gainera, Zuzenbideari buruzko beste lan batzuk ere egin zituen, eta euskal esaera zahar sorta bat bildu ere bai. Jacques de Belaren lana ez da ondo ezagutzen eta argitaragabea da oraino. Jeanne-Philippe de Bela zaldun eta idazle zuberotarraren birraitona izan zen Jacques.

Etiènne Joseph Salaberry idazlea 1903ko otsailaren 18an jaio zen

Iturria: Lur Hiztegi Entziklopedikoa

  Etiènne Joseph Salaberry
Etiènne Joseph Salaberry.
Salaberry Nafarroa Behereko idazle eta kazetaria (Heleta, 1903 - Heleta, 1981). Beloken, Baionan eta Okzitaniako Tolosan egin zituen ikasketak. Uztaritzeko apaizgaitegian filosofia irakasle izan zen 1931-1958 urteetan, eta Baionako Villa Pia-n 1958. urteaz geroztik. Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen alemaniarren kontra, eta preso hartu zuten. Baionako ohorezko kalonge izendatu zuten 1959. urtean. Herria, Jakin, Basque Éclair eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara euskarazko lan aipagarrienak. Obra nagusiak: L’homme basque (1950), Du régionalisme à l’internationalisme (1951), La Pédagogie et le Commissaire (1955), La fête dans l’âme Basque (1956). Euskaraz antzerki lanak idatzi zituen, batez ere: San Frantses Xavierekoa (1959), Ohantzetik kanpo, Hiru pindarreko eraztuna. Salaberryrenak dira halaber, Ene sinestea (1979) eta Beñat adiskidea, agur! (1981) liburuak.

La pintora María Teresa Aguirre del Castillo nace el 20 de febrero de 1912

Fuente: Enciclopedia Auñamendi

Nació en Barcelona en 20 de febrero de 1912 y murió en Algorta (Bizkaia) en 23 de abril de 1953 Se distinguió como sensible pintora con su cuadro titulado que presentó en la I Bienal Hispanoamericana de Arte de 1951. Cursó estudios en la Escuela Superior de Bellas Artes de San Fernando de Madrid. En 1937 se trasladó a Getxo (Bizkaia) en donde continuó afanosamente dedicada a la labor pictórica. En la Exposición de Educación y Descanso celebrada en la capital de España en 1942 consiguió Medalla de Plata; y en el año 1945 gana una segunda medalla en la Exposición Provincial de Bellas Artes de Bilbao. En 1946 expuso sus obras en la Sala Arte de Bilbao con excelente éxito. Obras suyas se pueden admirar en el Preventorio de Gallarta.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
¡Participa!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
¿Quiere colaborar con Euskonews? Envíe sus propuestas de artículos

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

EFEMERIDEAK
 Aurreko Aleetan
Argia aldizkaria
Bilatu Euskonewsen
2008 / 02 / 15-22