Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Egilea: Antonio Zavala Etxeberria
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Orrialde kopurua: 274
ISBN: 978-84-95438-42-3
Ezaugarriak: Antonio Arrue Asteasun jaio zen, 1903ko
martxoaren 26an eta Donostian hil, 1976ko azaroaren 17an. Legegizona zen,
Zuzenbidea ikasi zuen Oviedoko Unibertsitatean.
Tradicionalista izan zen Arrue. Aita Zavalak liburuaren aurkezpenean
aipatzen duen legez, Arruek berak honela definitu zuen bere burua: “Soy
miembro de número de la Real Academia de la Lengua Vasca, socio supernumerario
de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País y miembro de
las Juntas Rectoras del Grupo de Historia Vascongada de los Amigos del País
Doctor Camino y Seminario de Filología Vasca Julio Urquijo. Fui Procurador
en Cortes, de representación familiar por Guipúzcoa, en la legislatura
de 1967-1971. En política fui siempre tradicionalista”.
Bai, gaineratzen du Zavalak, “Gipuzkoako karlista alderdiaren buruzagietako
bat izana zan. Errepublika denboran an eta emen makiña bat itzaldi
egiña; eta, 1936-ko gerra piztu zanean eta Donostia errepublikaren
mende egon zan denboran, bere burua salbatzearren izkutuan egon bear izan
zuena. Gerra ondoren, berriz, Francorekin etzegoan nunbait ere konforme eta
bear baiño gorago itzegiten zuen. Ala, agintariek erbestera bialdu
zutan, Gijón-era, eta an urtebete-edo egin bear izan zuen. Baiña
gai auetaz ezer gutxi en tzun nion. Itxura danez, etzuen gustoko gaia. Ala
ere, beste au neronek entzun nion beste batean. Karlistek Karlos Hugo zuten
beren buru, eta alderdiaren ideolojia gaurkotzen eta aldatzen asia zan. Eta
Arruek orduan esana: «Nik tradicionalista izaten jarraituko det. Baiña
Karlos Hugo eta oiekin ez det ezer ere nai».
1954an izendatu zuten euskaltzain osoa. Koldo Mitxelena eta Aingeru Irigarairekin
batera Egan aldizkariko zuzendari izan zen urte askotan. Gabriel Arestiren
lehen laguntzaile eta bultzatzaileetarikoa ere izan zen. Euskarazko lehen
idatziak 1932an hasi zen argitaratzen, Egan, Euzko-Gogoa, Zeruko Argia edota
Euskera aldizkarietan.
Arruek idatzitakoen artean, Luis Villasantek honako hauek azpimarratu zituen:
Juan Bautista Agirre euskal idazleari buruz hitzaldia (Egan, 1954); Gerriko
euskal idazleari buruz hitzaldia (Egan, 1956); Azkueri buruz hitzaldia (Euskera
1957); “Loramendi” olerkariari buruz hitzaldia (Euskera, 1960),
Peru Abarkaren edizio berriari hitzaurrean (Kulixka sortan); Euskeraren batasunaz
hitzaldia (Euzko Gogoa, 1956); “Cuatro Poetas Vascos actuales (Iratzeder,
Mirande, Gandiaga, Aresti)” hitzaldia (Euskera, 1963-64).
Jan-Edanak liburua ere argitaratu zuen, sukaldaritzari buruzko artikulu bilduma.
Donostiako Julio Urkijo Euskal Filologia Mintegiaren sortzaileetarikoa izan
zen.
Villasantek ondo gogoan zuenez, “Euskaltzaindiaren Arautegia berriztatze
lanean gogotik lagundu zuen. Eta are gehiago oraindik, Euskaltzaindiaren nortasuna
Gobernuak aitor zezan”.