Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Egungo euskal poesiaren historia

Egilea: Jon Kortazar (zuz.)
Argitaletxea: UPV/EHU
Orrialde kopurua: 280
ISBN: 978-84-9860-199-2

Ezaugarriak: Egungo euskal literaturaren historia nagusia egiteko asmotan bigarren pausoa dugu aurkezten dugun Egungo Euskal Poesiaren Historia hau, 2007. urtean talde berberak argitaratu zuen Egungo Euskal Nobelaren Historiaren neba-arreba bizkia.

Zati bi ditu liburu honek. Lehen aldean, 1975-2002 garaiko euskal poesiaren ibilbidea aztertzen da, generoak izan dituen argiak eta ilunak azalduz. Bigarren aldean, ostera, hogei eta hiru poema liburu irakurtzen dira, Bernardo Atxagaren Etiopia (1978) garrantzitsuarekin hasi eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) liburu argiarekin bukatuz. Garaiko euskal poetarik garrantzistuenen liburuak aipatzen ditu Historia honek. Egile klasikoak, Bitoriano Gandiaga, Juan Mari Lekuona eta jarraitzaileak, Mikel Lasa, Amaia Lasa, Xabier Lete; garai berriko zantzuak, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, zein izen berriak, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi, Juanjo Olasagarre, Miren Agur Meabe, eta haien lanak begiztatu ditu.

Egile den Ikerketa Taldeak irizpide sendotasuna eta ikerketan maisutza erakutsi du euskal kritikaren alorrean eta Euskal Herritik kanpo egindako zenbait hitzaldi eta jardunalditan.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media