Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Eliza Legazpiko historian
Hasierako garaietatik Gasteizko elizbarrutia sortu arte

Egilea: Antonio Prada Santamaría
Argitaratzailea: Legazpiko Udala
Orrialde kopurua: 308
ISBN: 978-84-606-4651-8

Ezaugarriak: Liburu honek Legazpiko Eliza erakundearen azterketa lantzen du nagusiki, funtsezkoa gure historia komunean, izan ere, betidanik elkarren artean nahastuta bizi izan baitira biztanleak eta elizgizonak; eta bizitzaren alderdi guztietan gertatu da hori, baita garairik zaharrenetan ere: orduan ere lotura sakona zegoen bien artean, garai hartan, eta baita hurrengoetan ere, Eliza, gure arbasoek jasan behar izan zituzten bizi baldintza txarretatik ihes egiteko aukera urrietako bat baitzen, beren bizitokietatik aldendu gabe gehienetan.

Beraz, Legazpi oso txikia zenez –XIX. mende hasieran eta baita aurrerago ere doi-doi gainditzen zituen mila biztanleak–, elizgizonak herriko biztanletzat hartzen zituzten, ez ziren arrotzak, eta herritarren babes handia izan zuten, batzuetan bertako herritarrak izaten baitziren eta bertako herritarren zerbitzura baitzeuden. Ez ditugu nahastu behar biztanleria gune handietako elizgizonekin, haiek ez baitzuten lotura handirik izaten beren lana garatzen zuten lurraldearekin. Hala ere, Legazpin, gutarrak izan arren, elizgizonek goi mailako pribilegiatuen trataera zuten gizartean, eta eragin handia zuten herritarren artean, izan ere, toki guztietan bezala, pertsona ikasiak baitziren eta hurkoei laguntzea baitzen bere lana.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media