Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Hizkuntza-zuzenbidea
Testu-bilduma euskaraz

Egileak: Hainbat
Argitaratzailea: Euskaltzaindia-Jagon Saila
Orrialde kopurua: 155
ISBN: 978-84-95438-31-7

Ezaugarriak: Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak liburu honetan bildu du euskarari eragiten dion corpus juridikoa, eta piramide baten antzeko egitura batean antolatu ditu testu horiek. Horrela, eragin geografikorik zabalena duen testuarekin hasten da bilduma, 1945ean onartutako Nazio Batuen Gutunarekin, alegia, eta egun Euskal Herrian aginduzkoak direnekin amaitzen.

Liburu honetan bildu dira hizkuntza-zuzenbidearen inguruko xedapen nagusiak. Lehendik agerkari ofizialetan euskaraz argitaratu ziren testuak erreferentzia gisa hartu dituzte, eta bestelakoetan, bilduma honetarako berariaz euskaratu dira, nahiz eta Andres Urrutiak hitzaurrean dioenez, jakitun izan “horrela jokatuta, gure testua ez dela hainbat kasutan (batez ere, nazioarteko testuen kasuan) aginduzko letrak bilduko dituena”.

Irakurle interesdunak, aditua izan zein izan ez, eskura izango ditu aurrerantzean hizkuntza-zuzenbidearen erreferentziako testu horiek, bilduma bakar eta erabilgarri batean.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media