garraioa

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Bilbao Air. Bilboko Aireportua Sustatzeko Sozietatea

Bilbao Air, Bilboko Aireportua Sustatzeko Sozietatea, 2001eko urrian sortu zen helburu nagusi batekin: ahalik eta gehien bultzatzea Bilboko aireportuaren erabilera, bai Bizkaiko biztanleen artean, bai auzo-probintzietako erabiltzaileen artean.

Bilbao Air sozietatearen eraketan partaide izan dira Bilboko Merkataritza Ganbera, Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saila, Bizkaiko Foru Aldundia, Derioko Udala, Loiuko Udala, Sondikako Udala eta Zamudioko Udala. Hauexek dira gaur egungo sozietatearen bazkide direnak.

Jon Gangoiti Sozietatearen Zuzendari Gerentea sortu zenetik.

Bilbao Air erakundeko helburu nagusienak hauek dira:

Argazkia: dalbera

Argazkia: dalbera.

Aire Konpainiak

Gaur egun 13 dira Bilboko aireportuan jardun diren konpainiak, gehienak europarrak.

Helmugak

Hauek dira Bilboko aireportuko helmugarik garrantzitsuenak:

Barruko hegaden artean A Coruña, Alicante, Badajoz, Barcelona, Fuerteventura, Gran Canaria, Ibiza, Lanzarote, Madrid, Málaga, Menorca, Palma de Mallorca, Santiago de Compostela, Sevilla, Tenerife, Valencia eta Vigo aurki daitezke.

Nazioarteko hegaden artean Bruselas, Dublín, Dusseldorf, Frankfurt, Lisboa, Londres, Munich, París eta Stuttgart bezalako hiriak aipa daitezke.

Bilboko aireportuan 2009 urtearen erabilerari buruzko estatistikak

2009 urte honetako lehendabiziko hiri-hilabetetan 747.828 bidaiari ibili dira Loiun, aurreko urtearekin alderatuta % 24 bat gutxiago.

Martxoan erregistratutako erabateko bidaiari kopurua 288.399koa izan zen. Horietatik 286.751 pertsonek operazio komertzialetan bidaiatu zuten: 220.995 etxeko hegaldietan eta 65.756 hegaldi internazionaletan. Zehazki, hegada internazionaletan gehien nabaritu da bidaiarien beheraka hori, % 32 gainditu duelarik. Kontutan hartu behar, hori bai, aurtengo Aste Santuaren datak aurreko urtearekin alderatuta desberdinak izan direla.

Operazio kopurua kontutan izanda, martxoan % 18ko beherakada nabaritu zen, guztira 4.641 hegalaldi erregistratu ziren: 3.950 komertziala, horietatik 2.809 etxekoak izanda eta 1.141 internazionalak.

 

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media