berrikuntza

Banatu

  • del.icio.us
  • zabaldu
  • aupatu
  • meneame
  • digg

Artikulua interesgarria iruditu bazaizu, lagun iezaiguzu berau ezagutzera ematen

Zure iritzia / Su opinión

Parte har ezazu

Sariak

  • Artetsu Saria 2005

    Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

  • Buber Saria 2003

    On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media

  • Argia Saria 1999

    Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

Berrikuntza, sormena eta ezagutza enpresan

Zalantzarik gabe, berrikuntza modan dago. Enpresa-munduan diren arazo guztien konponbidea dirudi, berria den zerbaiten bidez denborarekin pilatuz joan diren ia arazo guztiei aurre egingo diegula. Modak etorri diren moduan joan egiten dira, azkar eta ia aztarnarik utzi gabe, hori dute alde ona eta baita txarra ere.

Baina une batean guztion arreta erakartzen duten moden jario geldiezinak auzi garrantzitsuak ezkutatzen ditu, erabat konponduta egon gabe alde batera uzten direnak edo aldi batez aipatzen ez direnak. Gai modernoagoek hartzen dute konpondu gabeko auzi horien tokia diskurtso orokorrean. Kasu honetan berrikuntzaz hitz egin nahi dugu, eta ezagutzaren aurrean sormenari ematen zaion bestelako bultzadaz. Sormena modan dago, eta ezagutzak, berriz, modan egoteari utzi dio oraingoz, ondo asimilatu gabe egon arren.

Sormena eta ezagutza oso hurbileko kontzeptuak dira. Sormena ezinezkoa da ezagutza aplikaturik gabe, eta era berean, helburu berrira bideratzen ez den ezagutzak ez du baliorik enpresan. Oraingoz ez dugu jakin enpresetan ezagutza gehiago erabiltzea naturaltasunez hedatzen, eta dagoeneko berrikuntzaz eta sormenaz hitz egitera igaro gara, negozio, pertsona eta gauza guztiei eragiten dieten auzi-izarrak bailiren.

Berrikuntza definitzeko hainbat modu daude, eta horien artean bada bat gai biak lotzeko baliagarri izango zaiguna: “Arazoen eta ezagutzaren arteko topaketa berritzailea eta zorionekoa da berrikuntza”.

Definizio horretatik ondorioztatzen denez, gauzen eta pertsonen inguruko ezagutza izateak berritzeko balio du, baina ezagutza hutsa berez ez da nahikoa. Konpondu nahi ditugun arazoak bizi eta barneratu egin behar ditugu berrikuntzaren bideari ekiteko. Jakin badakigu arazoak oso larriak direnean adimena suspertu egiten dela eta muturreko konponbideak bideragarri izaten hasten direla. Arazoen eta ezagutzaren arteko talka sortzaile horretatik dator berrikuntza, eta horretarako beharrezkoa da arazoaren intentsitateak suspertutako irudimena, eta baita ere egingarria eta bideragarria den zerbait eraikitzeko aldez aurreko ezagutza.

Jakina denez, edozein pertsonak edo erakundek teorikoki duen ezagutzaren erabilera ez da inolaz ere aplikatzeko ahalmenaren mailara iristen. Egunero ikusten dugu hori, kasualitatez konturatzen garenean baten batek baduela inork ez zekien eta inon aplikatu ez den ezagutza. Izan litezkeen ezagutzek, eskura dauden informazioek eta konpondu beharreko arazo operatibo edo erabaki mailakoek lotura ahulak edo urriak dituzte euren artean, eta horregatik ezagutzaren zati handi bat galdu egiten da, ez da aplikatzen.

Pertsonen artean informazioa ez zabaltzea da, seguruenik, erakundeen arazo nagusia. Ez dago biderik ez aparteko gogorik norberak dakiena erakusteko eta ezagutza hori aprobetxatzeko. Ezagutza modu sortzailean erabiltzeko ez da lehentasunezkoa ezagutza biltzeko arazo teknikoak konpontzea, garrantzitsuena ezagutza partekatzea da, norbere izaera galtzeko beldurrik gabe. Dakiguna inbentariatzera bideratutako ekintzari ekin baino lehen, ezagutza-arlo bakoitzeko arduradunak finkatu eta horren kudeaketa-proiektua abiatu aurretik, komenigarria litzateke arazoen eta ezagutzaren arteko talka sortzaileak ahalbideratzen dituzten zirkuituak ba ote diren jakitea, eta zein mailatan aktiba ditzakegun talka horien maiztasuna eta intentsitatea.

Berritu ahal izateko, arazoak konpondu aurretik ezagutza zabaldu egin behar da. Baina ez dugu halakorik egiten. Ezagutza arazoak sortzen diren tokian zabaldu beharrean jakintza-liburutegiko lana egiten dugu. Batzuek dakitena sailkatu, katalogatu eta antolatu egiten dugu, eta ezagutza testuetara edo informatika-katalogoetara eramaten dugu.

Estrategiarik ezohikoena da dagoen ezagutza zabaltzearena. Gero eta garrantzi gutxiago du informazioa biltzen joateak, izan ere, bilaketa digitalaren bidez informazioa azkar eta behar dugun unean eskuratu dezakegu.

Berrikuntza abian jartzeko estrategiarik eraginkorrena da ezagutza erabilgarria izan daitekeen tokian zabaltzea, baina horretarako zirkuitu izan daitezkeenetan daudenen buruko murrizketek mugatzen dute mugimendu hori. Buruko murrizketa ohikoenak erakundeko pertsonen portaeretan eta harreman-moduetan daude eta honako hauek dira:

Murrizketa horiek eta beste batzuek ezagutzaren gaineko ikuspegi interesatua ezartzen dute: pentsamenduaren, judizioaren, huts egite edo asmatzearen eta esperimentatzearen zikloetatik urruti dagoen baliabide fisikotzat hartzen da ezagutza. Sormena berrikuntzaren lehen euskarria dela uste dugu, baina ez da horrela. Ikuspuntu sortzaile horretatik kanpora, azkenean sistemetan bildu daitekeen informazio-multzoa da ezagutza, pertsonen jarrera berritzaileak ez dira aldatzen. Ezagutza zabaltzea dakarten motibazio, aukera eta inguruneez ari gara, arazoekin talka eginarazteko, ikasi eta esperimentatzearen aldeko jarreren bidez ezagutza benetako berrikuntza sortzailearen iturri izan dadin.

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media